Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

  Santuario de Aranzazu. Friso de los apostoles (Jorge Oteiza)

F. J. SAINZ DE OIZA / L. LAORGA

Arantzazuko santutegia

Arantzazu Ama Birjinaren koroatze kanonikoa 1886. urtean gertatu zen, eta 1918ko urtarrilaren 23an Gipuzkoaren zaindari izendatu zuten. Gaur eguneko santutegia dagoen tokian beste eraikin bat zegoen. Eraikin horretatik, kripta bakarrik kontserbatu zen 1950ean berreraikitze-lanak egin zirenean. Gaur eguneko santutegia egiteko, arkitektura-lehiaketa nazional bat antolatu zen, F.J. Sainz de Oizak eta L. Laorgak irabazi zutena. Eraikina 1955. urtean amaitu zen.

Eraikin honek gurutze latindarreko oinplanoa dauka, eta jatorrizko elizaren zimenduen gainean eraiki zen. Aipagarriak dira oinplano karratua duten bi dorreak, diamante-puntaz landutako harri-blokeek eratua. Modu berean eginak daude multzoaren bereizgarritzat hartzen diren beste osagai hauek ere: inguruko plazan dagoen kanpai-dorre exentua; 14 apostoluen frisoa; eta Pietatea, bi dorreen artean dagoen horma biluzian dagoena. Jorge Oteizak egindakoak guztiak.

Erretaula ere aipatzeko modukoa da. 600 m2 ditu, Lucio Muñozek diseinatu zuen, eta Julio Lopez eta Joaquin Ramo arkitektoen laguntza izan zuen obra gauzatzeko orduan. Erretaulan, Ama Birjinaren taila gotikoa ikus daiteke, manturik eta tradizioan jantzi izan zaizkion osagairik gabe egina, eta Javier de Eulateren beirateak.

Basilikaren eta kriptaren ateak, Eduardo Chillidak eginak, eta kriptaren horma-irudia ere, Nestor Basterretxeak egina, eraikin honen osagai bereziak dira. Basilika berri honek polemika ugari eragin zituen, haren ezaugarri artistikoek talka egiten baitzuten garai hartako elizaren hierarkian nagusi ziren ideiekin. Gipuzkoako artearen aro modernoari hasiera eman zion arkitektura-obratzat hartzen da gaur egun.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Arantzazuko santutegia. Oñati.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak