Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Antigua casa consistorial de Donostia-San Sebastián (Silvestre Pérez) 

SILVESTRE PEREZ

“Donostiako Udaletxe zaharra”

Eraikin neoklasiko honek Konstituzio plaza (Pedro Manuel de Ugartemendia, 1815) neoklasikoaren mendebaldeko albo txikia ixten du. Silvestre Perezek diseinatu zuen, 1819. urtean. Hura hil zenean (1825), Ugartemendiak eman zion amaiera, 1832an. Udaletxe zaharra orduan Plaza Berria deitzen zen tokian egindako eraikin barrokoak utzitako orubean eraiki zen. Eraikin barroko hura 1718. urtean diseinatu zuen Hercules Torelli ingeniari militarrak, eta 1813ko suteak suntsitu zuen.

Udalaren egoitza kasino zaharraren (1947) egoitzara aldatu zenean, eraikin honetan Udal Liburutegia jarri zen (1951-2000), eta geroztik, Udalaren Kultur sailaren bulegoak. Fatxada nagusiak arkupe bat dauka, oinarri batzuen gainean dauden sei zutabe erraldoiri eusten diena. Zutabeen gainean, arkitrabea dago, erloju batek eta hiriko armarriak erramatatua.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Donostia. Konstituzio plaza.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak