Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Correos (Antigua escuela de Artes y Oficios) (Donostia-San Sebastian) 

DOMINGO AGIRREBENGOA

“Postetxea (Arte eta Ofizioen Eskola)”

Jatorrizko Arte eta Ofizioen Eskola Andia/Garibai kaleen kantoian egon zen. Diseinua Goikoaren obra izan zen (1873), etxe haren berezitasunik aipagarriena: fatxadaren goialdean zituen bustoak.

Eskola berria eraiki zenean, Postetxearen egoitza jarri zen etxe zaharrean. Eta 1960. hamarkadan eraitsi zenean, orubea Gipuzkoako Kutxaren egoitzaren zati izatera pasatu zen. Aurrerago, Postetxearen behin betiko egoitza bihurtu zen.

Koldo Mitxelena kulturuneak eta Arte eta Ofizioen Eskolak Artzain Onaren plaza ixten dute hegoaldetik. Proiektu originala —estilo eklektikoa duena— Domingo Agirrebengoak egin zuen; 1909. urtean amaitu zen eraikuntza. Harlanduzko fatxadan, bigarren solairuan dagoen zeramikazko frisoa aipatu behar da, Daniel Zuloagak egina. Arte eta Ofizioen Eskolaren egoitza izan zen garaian bertan, Udal Liburutegia eta Museoa ere eraikin honetan egon ziren, eta aurrerago, San Telmo museora eraman ziren.

Arte eta Ofizioen Eskola izateari utzi zionean, Merkataritza eta Lanaren Eskola izateko gaitu zen (1945-1959). Baina 1960. hamarkadan, barrualdea erabat berritu eta Postetxearen bulego nagusiak jarri ziren. 2004. urtean, aldaketa sakona jasan zuen, baina fatxada errespetatu egin zen.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Donostia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak