Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputacion Foral de Gipuzkoa (Donostia - San Sebastián) 

JOSE GOIKOA

“Gipuzkoako Foru Aldundia”

Jose Eleuterio de Escoriazak 1867. urtean proiektatu zuen estilo neoklasiko isabeldarra duen Gipuzkoa plaza arkupedun ederraren mendebaldeko aldea itxiz, Foru Aldundiaren jauregia altxatzen da. Hasiera batean, bi eraikin hauek jarri ziren jauregian: Estatuko Administrazioa —maniobra-zelaiaren lursailen trukean— eta Probintziako jauregia —Zabalguneak hartu zuen Oriamendi bidearen zatia konpentsatzeko eman zitzaiona—.

Jose Goikoaren proiektuak hiru eraikin hartzen zituen fatxada monumental beraren atzean. Obraren zuzendaritzan arkitekto hauek parte hartu zuten: Ramon Mujika, eskuineko hegalaren ardura hartu zuena (Haziendaren eraikinari eskainia); Manuel de Urkola, ezkerraldeko hegala egin zuena (Gobernu Zibila jartzeko erabilia); eta Lorenzo de Arteagak eta Manuel de Urkolak erdialdeko gorputza burutu zuten (Foru Aldundiaren egoitza izango zena). Eraikin osoa 1885. urtean amaitu zen.

Urte hartan bertan, 1885ean, sute batek suntsitu zuen eraikina, fatxadak eta zimenduak izan ezik. Luis Aladren eta Adolfo Morales arkitektoek proiektu berri bat egin zuten, sutetik salbatu ziren osagaiak baliatuz eta Goikoaren proiektu originala oro har errespetatuz. Eraikin berria 1890. urtean burutu zen. 1911 eta 1948 urte-bitartean gertatu ziren trukatzeen ondoren, Foru Aldundiak hartu zuen eraikin osoa.

Oinplano laukizuzena du. Arkupeari esker, eraikin honek bat egiten du Gipuzkoa plaza osoarekin. Erdialdeko gorputza beste biak baino zabalagoa da. Kolomadi erraldoi bat dauka, aurreratuago ageri diren bi gorputzek mugatua. Beste bi gorputzek zutabe atxikiak dituzte eta frontoi kurbo zabalak teilatupean. Apainketa amaitzeko, bost idi-begi dauzka, barrualdean gipuzkoar ospetsu hauen bustoak hartzen dituztenak: Urdaneta, Elkano, Okendo, Lezo eta Legazpi. Haien gainean, Lurralde Historikoaren armarria ikus daiteke. Gorputz honen diseinua Pariseko Operaren eraikinarekin (Garnier-ek egina) alderatu izan da, antzekotasun nabariak baitituzte.

Alboetako gorputzak, soilagoak direnak, simetrikoak dira, eta pilastrak izatea da haien ezaugarririk behinena. Esan daiteke multzo osoa eklektizismoaren barruan koka daitekeela, adar neobarrokoan.

Barrualdean, ataria aipatu behar da. Altueran, beheko eta lehen solairuak hartzen ditu, eta ohorezko eskaileraren markoa izateko diseinatua dago. Eskailera inperial motakoa da, eta marmol zuriz estalia dago. Eskailera-buruan, beirategi bat (Etxenagusia, 1890) dago, Alfontso VIII.ak Gipuzkoako foruak zin egin zituenekoa irudikatzen duena. Solairu nagusian, areto hauek aipa daitezke: Harrera-aretoa, Gobernu-aretoa, Bilera-aretoa, Erreginaren aretoa izenekoa (Maria Kristina Habsburgokoaren erretratu bat baitago), Liburutegia, Ahaldun Nagusiaren bulegoa eta alboetako patioak ixten dituzten bi beirateak (Maumejean anaiek eginak).

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Gipuzkoa plaza. Donostia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak