Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

  Pasai Donibane / Pasajes de San Juan

“Pasai Donibaneko Kale Nagusia”

Pasai Donibaneko kaleak gozamen handia dira ibiltariarentzat. Behin eta berriro topatzen dira ezusteko txokoak. Badirudi denbora izkina batean ezkutatu dela eta jolasean dabilela bisitariarekin. Kale hauek, nolabait, hiri-arkitektura tradizionala irudikatzen dute.

Ez dago aukera handirik erdigunean paseatzeko. Kale bakar batek bereizten eta, aldi berean, elkartzen ditu bi alboetara dauden etxe-ilarak. Batzuk itsaso aldera zabaltzen dira; besteak, berriz, mendian gora igotzen dira. Sarritan, itsasoan amaitzen diren kale estu perpendikularrak aurkituko ditugu, baita mendi aldera egiten duten eskailera-mordo bat ere.

Bi etxe-ilararen artean hogei bat metroko luzera duten pasabideak ikusten dira, pertsona eta ibilgailuen jarioa ez eteteko. Pasabide horien barruan, askotan, etxe baten ataria, saltoki baten sarrera, auskalo nora doan eskailera bat… aurkitzen dira.

Hainbat minutu paseoan eman eta gero, bisitaria toki ireki batera iritsiko da: herriko plaza, itsaso aldera zabaltzen dena, nola ez. Han daude Udaletxea eta frontoia. Aurrerago, erdigunetik kanpora, Bonantzako Santo Kristoren basilika eta Santa Isabel gazteluaren aztarnak ikusten dira; eta, are aurrerago, herritarrek “puntak” deitzen dutena, sanjuandarren finis terrae partikularra, kaiaren bokaletik gertu dauden itsaslabarretan gauzatua.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Pasai Donibane

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak