Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Juan Carlos Guerra. Edificio de Viviendas. Gran via 20, Donostia-San Sebastian 

JUAN CARLOS GUERRA

Etxebizitza-eraikina. – Galtzara Nagusia, 20 – Gloria, 7

Eraikin hau Gloria eta Galtzara Nagusia kaleen kantoian dago, Donostiako Gros auzoan. Bolumena modu konbentzionalean banatu beharrean barrualdean argi-patioak eginez, Juan Carlos Guerrak oso “patio” estu eta sakona sortu zuen, lehen solairuaren alboetako batean irekidura bat daukana kanpoaldera (eraikinak ez du, beraz, komunikaziorik Gloria kalearekin). Baliabide horrekin, arkitektoak lortu zuen eraikinari perimetro zabalagoa eman eta etxebizitzak egitura horren inguruan antolatzea. Dena dela, esan behar da, gaur eguneko ohiturak kontuan harturik, patioaren estuasunak ez diela ematen etxebizitzei erosoak izateko beharko luketen tamaina.

Eraikin honek baditu bi berezitasun aipagarri, izaera espresionista ematen diotenak: izkinetako forma kurboak eta soiltasuna apaingarrietan. Denborarekin bi aldaketa zoritxarreko egin dira etxe honetan: hainbat bao itxi egin dira, eta fatxadari tratamendu desegokia eman zaio. Aldaketa horien ondorioz, asko lermatu da donostiarrek oro har ulertu ez duten etxe honen estetika.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Gros auzoa. Donostia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak