Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Casa-torre de Iturriotz (Oiartzun) 

Iturriotz dorretxea

Oiartzungo Iturriotz auzoko eraikinik zaharrena da, XIV. mendekoa. Landa-etxeen adibide ona da: jatorrizko osagai gehienak kontserbatu ditu; baina, seguruenik, Gipuzkoako Ermandadeak etxearen zati bat eraitsi zuen, 1457. urtean, Enrike IV.aren aginduz. Eraispen horren ondorioz, desagertu egin zen azken solairua, hain zuzen ere dorretxearen defentsarako osagai gehienak biltzen zituena. Aurrerago, berreraiki egin zen azken solairua, baina hormak meheagoak dira beheko solairuetakoak baino, etxebizitza izateko prestatu baitzen.

Gaur egun, oinplano laukizuzena (14 x 10 m), hiru solairu eta ganbara bat du teilatuaren azpian. Mendebaldeko fatxadak sarrera dobelatua dauka azpiko solairuan, JHS anagrama tipikoa ageri duen giltzarri batek errematatua. Beste dobela batzuetan, gerra-, ehiza- eta nekazaritza-eszenak irudikatzen dituzten grabatuak ikus daitezke.

Oin nagusirako sarrera hegoaldeko fatxadako lehen solairuan zegoen, kanpoaldeko eskailera baten bitartez. Fatxada berean, eskaileraren azpian beste ate bat dago, azpialdeko solairuari sarrera ematen diona.

Oraindik ere kontserbatzen dira hainbat leiho gotiko; haietako batzuk leiho bikiak eta dira, eta beste batzuk gezileihoak. Zenbait modilloi ere ikus daitezke.

Gaur egun, hutsik dago. Kanpoaldeko fatxada nahiko egoera onean dago, baina barrualdeko egitura (zurezkoa) oso hondaturik dago, birgaitzeko zain. Barrualdetik, ez dago ikusgai.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Iturriotz auzoa. Oiartzun.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak