Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Fuerte de San Marcos (Renteria y Donostia-San Sebastian) / Luis Nieva 

LUIS NIEVA

“San Markos gotorlekua”

Gotorleku hau San Markos izeneko mendi-tontorrean (280 metro) kokaturik dago; hortik datorkio izena. Eraikuntzak iraun zuen denboran ezuste handiak gertatu ziren. Hain handiak, ezen behin betiko proiektua, Ingeniarien kapitain Luis Nievak (1848-1917) sinatua, eraikina inauguratu eta egun batzuetara onartu baitzen, 1888. urtean. Horregatik, arkitekto hauek sinaturiko behin-behineko proiektuek ere garrantzi handia izan zuten: Pedro Lorente (1878), Juan Roca (1879), Francisco Echagüe (1980), Jose Brandis (1884). Proiektu horiek guztiak baztertu egin ziren, bai hutsuneak zituztelako bai estrategia-plana aldatu egin zelako. Azken proiektua  (1884) Antonio Rogí eta Francisco Roldanarena da.

Guadalupekoa (1900) baino txikiagoa da, baina Txoritokietakoa (1890) baino sendoagoa. Dena dela, gotorleku honek batere arazorik gabe ordezka ditzake aurrean aipatutako horiek biak, baita “Oiartzungo zelai lubakitua” ere, amaitu gabe geratu zen defentsa-sistema.

San Markosek bi obra ditu: bat goian, eta bestea behean. Beheko obran, bi bateria daude: bat kanoietarako, eta bestea obusetarako. Goiko obran, berriz, hormigoizko eraikin bat dago, U formako oinplanoa daukana. Erdialdean, patio bat ikus daiteke, gola-kuartel batek itxia. Bi solairu ditu. Goikoak ganga-formako 14 x 5 metroko hamabost kasamata ditu, 4 metroko horma-bularren artean dauden pasabideek komunikatzen dituztenak. Ganga ixten duten hormetan, 19 kanoi-zulo daude, baina haietako zortzi kanpoaldeko lurrak ixten dituenez, 15 cm-ko hamaika kanoitarako tokia geratzen da.

Beheko solairuan, zortzi areto nagusi daude. Haietako bi zaindariek erabiltzen zituzten; bat beheko obrara jaisteko sarrera da (eskailera-arrapalaren forman); eta horren ondoren, lau biltegi: bolbora, jaurtigaiak, artilleria-gauzak eta jangaiak gordetzeko. Zortzigarrenean, ofizialen pabiloia zegoen.

Gola-kuartelak solairu bakarra dauka, Gobernadorearen eta ofizialen egoitzarako erabiltzen zena. Kuartelaren blindajearen gainean, parapeto bat jarri zen fusileriarako.

Lubakiek 8 metroko zabalera dute, eta ezponden altuera 7 eta 2 metro bitartekoa da. Hiru bateriak defendatzen dituzte.

Gotorlekura sartzeko tunel bat dago, ateraino iristen den lubakiaren gaineko zubira joateko aukera ematen duena. 530 metroko luzera duen bide estali batek inguratzen du gotorlekua kanpoaldetik, eta eskailera bat dago gotorlekuaren barrualdearekin komunikatzeko.

Soldadu-taldea Infanteriako 200 soldaduk eta Artilleriako 50 soldaduk eratzen zuten. Armamentuari dagokionez, 15 cm-ko hamasei kanoi, 21 cm-ko hiru obus eta zortzi metrailadore zeuden. 1896. urtean, arma gehienak beste toki batzuetara eraman ziren.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: San Markos gotorlekuaren Armen patioa (Errenteriako eta Donostiako udalerriak)

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak