Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

  Real Club Nautico (Donostia - San Sebastian ) / Aizpurua y Labayen

JOSE MANUEL AIZPURUA

JOAQUIN LABAYEN

“Donostiako Klub Nautikoa”

Klub Nautikoaren eraikina arrazionalismoaren adibiderik esanguratsuenetako bat da. Jose Manuel Aizpuruak eta Joaquin Labayenek eraiki zuten, 1929. urtean. Kaiaren inguruan dago. Amaiera ematen dio Kontxako pasealekuari, eta kostaldeko murruari atxikia dago. Ontzigintza-arkitekturan inspiraturik dago, kaian ainguratutako ontzi baten antz-irudira egina baitago. Oso ongi konbinatzen da gertu daukan Kasino Handiarekin (Udaletxea); izan ere, kasinoa monumentua izateko diseinatu zen, eta beste egoera batean arazoak sortuko lirateke, bi eraikinen lengoaiak eta eskalak oso ezberdinak baitira.

Klub Nautikoa egitean, lehendik toki berean zegoen eraikina integratu zen eraikuntzan, gaur egun beheko solairuaren zati bat dena. Hasierako eraikinak kaobaz xaflatutako estalki bat zeukan (“La Bombonera”), terraza moduan erabiltzen zena, eta haren gainean, zurezko eraikin txiki bat zegoen, etxearen lehen solairuan integraturik geratu dena. Gaur egun, jatorrizko proiektuaren ondoren egindako zabaltze-obra batzuk ikus daitezke, eraikina izugarri itxuraldatu dutenak.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Kontxako pasealekua. Donostia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak