Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Universidad de Oñati (Oñate) 

“Sancti Spiritus Unibertsitatea”

Sancti Spiritus Unibertsitate zaharra Oñati herri gipuzkoarraren eraikinik enblematikoetako bat da. Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuaren ekimenari esker fundatu zen. 1543. urtean hasi zen eraikuntza, eta lan horretan Domingo de la Carrera hargin-maisuak eta Pierre Picart eskultoreak parte hartu zuten.

Oinplano karratua du, erdialdeko klaustro soil baten inguruan antolatua. Bi solairu dauzka, erdi-puntuko arkuz hornituak eta hainbat pertsonaia irudikatzen dituzten medailoiz apainduak. Bi solairuak komunikatzen dituen eskailera-begia arkitektura mudejarra gogorarazten duen eskulanarekin estalita dago.

Aurrealdearen bi alboetan bi dorre txiki altxatzen dira, eraikinak baino solairu bat gehiago dutenak. Fatxadaren erdialdean, ate nagusia dago, alboetara zutabe zizelkatu bana dituena. Alboetako dorreek ere zutabe zizelkatu bana dute izkinetan. Etxe hau errenazimentu garaiko eraikinik preziatuenetako bat da Euskal Herrian.

1540. urtean, Paulo III.a aita santuaren bulda batek eragin zuen Oñatiko Unibertsitatea eraikitzea. 1543an ekin zitzaion eskolak emateari, eraikin honetatik gertu dagoen Hernani etxean. Eraikin honen bizitza konplexua izan da, eta baliabide ekonomiko urriek baldintzatu dute. XVIII. mendearen azken herenean, foru-instituzioek hartu behar izan zuten parte finantziazioan. XIX. mendean, irakaskuntza-jarduerak eten egin ziren denboraldi baterako, gerra-gatazkengatik.

1869an, Unibertsitate librea hartu zuen barne, 1868ko ideien iraultzaren ondorioz. 1874-1876 urteetan, karlisten okupazio-garaian, babesa eman zion Real y Pontificia Universidad Vasco-Navarra-ri. 1895-1902 urteetan Universidad Libre Católica hartu zuen barne, eta handik aurrera, utzi egin zion unibertsitate izateari.

Une hartatik aurrera, hainbat aldi ezagutu ditu: bigarren hezkuntzako institutua izan zen, protokolo notarialen artxibategia… Gaur egun, Soziologia juridikoaren institutu internazionalaren egoitza da, eta bertan dira Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren sail batzuk ere.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Oñati

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak