Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Palacio de Carlos V. Parador de Turismo. Hondarribia

 

“Karlos V.aren jauregia”. Hondarribia

Gaur egun, patio karratu bat du erdigunean, eta patio horren inguruan antolatzen ziren XVIII. mendean gazteluko gobernadorearen eta haren laguntzaileen logelak. Oraindik ere kontserbatzen dira alboetara zeuden Erdi Aroko dorre zirkularren aztarna batzuk.

Eraikina osatu egin zen jauregia eginez geroztik gauzatu ziren handitze-lan batzuen ondorioz. Garrantzitsuena Karlos V.ak egin zuen: fatxada nagusia Arma plaza aldera bideratu zuen. XVIII. mendean, eraikinaren alde honetan zeuden bost solairuak kuartel gisa erabili ziren: 850 soldadu sartzen ziren, eta artilleri bateria bat jarri zuten zabaltzan, estalki baten azpian.

Artilleria parkea deiturikoa solairu bakarreko eraikin erantsia zen: L forma zuen; bolbora gordetzeko biltegi bat zeukan, bonben kontra babestua; patio bat eta espazio bat lurrazpian.

Frantziako armadak gazteluaren zati handi bat suntsitu zuen, 1794. urtean, eta XX. mendearen hasieran enkantean jarri zen oso hondaturik. Geroztik jabego pribatuan egon zen, 1928. urtera arte. Urte hartan, Udalaren ondasuna izatera pasatu zen. 1968. urtean, birgaitu eta Turismo Paradore bat ezarri zen, eta gaur egun ere funtzio hori betetzen du.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Arma plaza. Hondarribia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak