Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Catedral del Buen Pastor (Donostia - San Sebastian ) 

MANUEL ECHAVE

“Artzain onaren katedrala”

1887. urtean, Udalak lursail bat —artean padura barruan zegoena— eman zuen Donostiako Zabalgune berriari zerbitzua emango zion eliza bat eraikitzeko. 1888an, martxan jarri zen horretarako deitutako lehiaketa irabazi zuen proiektua. Proiektu hura Manuel Echavek aurkeztu zuen, eta hari esleitu zitzaion obra zuzentzea ere.

Eliza neogotiko hau 1897. urtean inauguratu zen, eta eliza gotiko germaniarren ereduetan inspiraturik dago. Gurutzadura duten hiru nabek (bost nabe daude presbiterioaren inguruan) eratzen dute, baina ez dauka girolarik. Nabe nagusia 64 metro luze da, eta 25 metroko garaiera du. Kanpai-dorrea, sarreraren gainean dagoena, orratz-formakoa da, eta 75 metroko garaiera du. 1899. urtean amaitu zen, Ramon Cortazarren zuzendaritzapean.

Beirateak Juan Bautista Lazarok diseinatu zituen; absideko zazpi leiho bikoitzak ixten dituzten beirateek hamabi apostoluak eta Jesusen eta Mariaren Bihotzak irudikatzen dituzte. Bataiategiak ere beirate figuratiboak ditu. Gainerako beirateak leiho bikoitzetan (goialdean) eta hirukoitzetan (azpialdean) jarrita daude, eta elizaren alboetako hormak estaltzen dituzte, hein handi batean. Bi arrosa-leihok ixten dute gurutzadura. Haien azpian, hasierako proiektuan, ate bana kokatu nahi zen, baina haien ordez, erretaula batzuk jarri ziren.

Eliza sagaratu zenean, Gipuzkoa Gasteizko apezpikutzaren mende zegoen. Donostiako eliz barrutia egin zenean, 1949. urtean, Artzain onaren eliza Katedral bihurtu zen. Baina elizan aldaketa batzuk egin behar izan ziren horretarako: jatorrizko aldare nagusia —estilo neogotikoa zuena— kendu egin zen, eta Artzain onaren irudia jarri zen absideko horma-hobian, eta lau ebanjelarien irudiak (Jose Limona, 1864-1943) gurutzaduran. Aldare nagusian, aulkiteria bat (1953) jarri zen koruaren zerbitzura. Sakristian eta lurrazpiko kriptetako batzuetan ere aldaketak egin ziren. Azken erreforma garrantzitsua 1972. urtean egin zen.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Artzain onaren plaza. Donostia.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak