Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

  Casa de los solteros (Donostia - San Sebastian )

FLORENCIO MOKOROA

“Ezkongabeen etxea”

Oinplano triangeluarra duen etxadi baten izkinan dago, eta horrek aukera ematen dio hiru fatxada edukitzeko. Haietako bitatik Zurriolako badiaren bista zoragarriak ikus daitezke. Jatorrizko proiektuaren arabera, etxe honetan apartamentu txikiak egin nahi ziren, eta hori dela eta, herritarrek “ezkongabeen etxea” izena eman zioten eraikinari.

Esan daiteke eraikin hau arrazionalista dela. Bolumen-joko handia du etxeak; izan ere, hutsune batzuk ditu fatxadan, balkoi luze batzuei dagozkienak. Leihoek erritmoa hartzen dute, kontraste handia baitago sukaldeko leiho txikien eta apartamentuko gainerako beste leihoen artean.

Atariak —gaur egun ere— diseinu arrazionalista du, baita errotuluetan ere (atezaindegia, telefonoa eta abar).

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Paburdi plaza, 1. (Gros auzoa). Donostia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak