ANTZARAN GOIKOA (Azpeitia)
Azpeitia eta Beasain lotzen dituen GI 2635
errepidearen 4,4. kilometroan kokaturik dago, Ibaieder ibaiaren
ezkerraldeko ibaiertzean. Harlangaitzezko pareta dauka, eta ganbararen
erdia zurezko xaflekin itxita ageri da. Kontuan hartu behar da
Gipuzkoako baserriak zuritzeko karea zuzenean eman ohi dela
harlangaitzaren gainean. Baina gaur eguneko zaharberritzeetan hormak
entokatu egiten dira pintatu aurretik. Horren eraginez, fatxadak
erregularragoak izatea lortzen da, baina baita aseptiko eta
inpertsonalagoak ere.
Argazkia: JAS, julio 2006
Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).
|