Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

caserio Igartubeiti baserria (Ezkio)

 

IGARTUBEITI (Ezkio)

Igartubeiti baserria XVI. mendean eraiki eta XVII.enean handitu zen. Geroztik, aldaketa gutxi jasan ditu. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak baserria erosi eta zaharberritu egin zuen, aipatutako mendeetan eraiki ziren elementuak errespetatuz. Ezaugarri hauek ditu: oinplano laukizuzena, bi isurkiko teilatua teilaz estalia eta harlangaitzezko paretak; baina fatxada nagusia zurezko xaflaz itxita dago, eta ataripea dauka. Barrualdean, zurezko egituraz gainera, aipatzeko modukoa da sagardoa egiteko dolarea, sagarrak zanpatzeko erabiltzen zuten sistema konplexu eta bakunarekin. Atzealdean, leiho txiki-estu bat eta bi ate ikus daitezke, bi solairuetarako sarbide direnak. Eta igobide bat dauka goiko solairura sartzeko.

Sarritan uste denaz bestera, zurezko estaldura duten baserriak (XVI. mendean eta XVII.aren hasieran eraikiak) ez dira zaharrenak. Egia esan, zurezko bilbaduraz egindako baserrien bertsio merkea dira: adreilua edo harlangaitza kendu eta zurezko xaflak jartzen dira. Horrek egituraren pisua arindu eta aukera ematen du ataripe zabalagoak eraikitzeko.
Barrualdea asteburuetan bisita daiteke, besteak beste. Inguruetan zentro bat dago bisitariei harrera egiteko.

Erakusketa zonak sei gune handi ditu eta gune horietan euskal baserrien mila urte baino gehiagoko historia aurkezten da. Igartubeiti baserriko familia eta auzotarren ahotsen bitartez, batez ere ibilbidearen zati handi batean gidari lanetan aritzen den Kattalin de Kortabarriaren ahotsaren bitartez, jakiten dugu nola handitu eta aldatu ziren antzinako baserriak, nola bizi ziren baserritarrak eta nola egiten zuten lana, nolako harremanak zituzten beraien artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen diren eta zergatik sufritzen zuten.

Argazkia: JAS,  julio 2006

Lekua: Ezkio (Gipuzkoa).

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak