ITURRARAN (Aia)
Baserri hau eta inguruko lurrak Gipuzkoako Foru
Aldundiak erosi zituen 1984. urtean, “Parque Forestal de Laurgain”
izeneko parkea handitzeko asmoarekin; geroztik, Pagoetako Parke Naturala
deitu izan zaio. Baserria XIV. mendean eraiki zen, eta zaharberritu
ondoren, gaur egun Pagoetako Parke Naturaleko interpretazio-zentroa eta
nekazaritza-museoa jarri dira bertan. Etxearen inguruan izen bereko
lorategi botanikoa ikus daiteke.
Argazkia: JAS, junio 2006
Lekua: Aia (Gipuzkoa).
|