JAUREGI (Zerain)
Gipuzkoako baserrietako batzuek Erdi Aroko dorretxeak
integratu dituzte beren egituran. Jauregi baserria da horren adibide
argia. Zeraingo herrigune txikian dago. Argazkiaren lehen planoan
harlanduzko paretak ikus daitezke eta arku zorrotzeko ate bat. Alde hori
dorretxe zaharrari dagokio. Zerain familia zen haren jabea, armarria
atearen gainean ikus daiteke gaur egun ere. Ate-zangoetan latinezko
inskripzio batzuk irakur daitezke: AVE MARIA GRATIA PLENA (ezkerraldean)
eta DOMINUS TECUM BENEDICTA TU (eskuinaldean). Harlandu bat ere badago,
interpretatzen zailak diren hainbat astro-sinbolo azaltzen dituena.
Gainerako paretak garai ezberdinetan egindako handitzeen emaitza dira.
Batzuk adreiluz betetako zurezko bilbaduran oinarritu dira, eta beste
batzuk ohiko harlangaitzean.
Argazkia: JAS, 1999
Lekua: Zerain (Gipuzkoa).
|