MANASTEGIZAHAR (Mutiloa)
Baserri askotan fatxadak mahats-parrez estaltzeko ohitura zegoen. Hainbesteko
ohitura ezen batzuetan uztai itxurako harrizko elementuak gehitzen zitzaizkion
etxeari mahats-parrari eusteko, eta parrak fatxada osoa betetzera iristen ziren
maiz, leihoetako baoak bakarrik libre utziz. Beste batzuetan ataripea eratzen
zen mahats-parra modu egokian bideratuz zurezko egitura baten bidez, eta hala
mahatsondoaren hostoek itzala ematen zuten udaldean.
Argazkia: JAS,
2006.
Lekua: Mutiloa.
|