Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

caserio Eguzkitza baserria (Mutiloa, Gipuzkoa)

 

EGUZKITZA (Mutiloa)

Baserria jaio zen gehienbat erregimen erdiautartikoan bizi ziren familiak nekazaritzaren bitartez elikatzeko helburuarekin. XX. mendean gertatutako aldaketa ekonomikoak berekin ekarri zuen 1960 eta 1980 urte-bitartean nekazaritza partzialera eboluzionatzea: familiako kide batzuek edo guztiek baserritik kanpo egiten dute lan. Horren ondorioz, soro landuak galdu egiten dira neurri batean edo/eta zuhaitz-sailak landatzen dira.

1980. urteaz geroztik nekazaritza albo batera uzteko prozesua hasten da baserrian, eta bizileku-eraikin bihurtzen da. Betiko jabeak bizi dira bertan (garai batean nekazaritzan lan egiten zutenen ondorengoak) edo hiritik etorritako pertsonak; izan ere, etxe berriak eraikitzerik ez dagoenez, baserriak birgaitzen dituzte. Lursaila sarritan oztopo handia izaten da, jabeek ez baitakite zer egin harekin. Bestalde, zurak duen salneurriaren ondorioz, XXI. mendearen lehen urteetan basoak ustiatzeko interesa ere galtzen ari da pixkanaka.

Oso baserri-portzentaje txikiak eusten dio nekazaritzako ustiategi errentagarri izateari. Eta bizirik irauteko erabat aldatu behar izan dituzte lurra ustiatzeko modu tradizionalak, eta horrek inbertsio handiak ez ezik enpresari izateko borondate sendoa ere eskatzen du.

Bateko nekazaritza albo batera utzia, besteko ustiapen intentsibo urria, eta horri hirugarren aukera bat gehitzen zaio: bertan behera uztea erabat. Horixe da argazkiko baserrian suma daitekeen zantzua.

Argazkia: JAS,  2006.

Lekua: Mutiloa.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak