SAN MILLAN (Zizurkil)
Baserri honi San Millan izena jarri zitzaion bere baitan hartzen duelako garai
batean San Millan familia ganboatar boteretsuaren dorretxe izandakoa (familia
hori Okendo familiarekin ahaidetuko da).
Jatorrizko dorrea nahiko kalteturik ageri da gaur eguneko baserriaren erruz;
izan ere, Etxeberritxo izeneko beste eraikin bat itsatsi diote iparraldeko
fatxadan.
Aipagarriak dira antzinako dorretxearen mendebaldeko fatxada (argazkian ikus
daitekeena; nabarmentzeko modukoak dira bere bi leiho bikiak eta biek daukaten
mainela) eta ekialdekoa, fatxada nagusiaren lana egiten duena. Horma horretako
beheko solairuan bi ate dobelatu kontserbatzen dira eta beste bi lehen solairuan.
Azken ate horietara iristeko eskailera bat zegoen kanpoaldean, duela hamarkada
batzuk desagertu zena.
Fotografía: JAS, Julio 2006
Lugar: Zizurkil (Gipuzkoa).
|