TXANTXANEA (Aduna)
Adunako erdigunean dago, udaletxearen inguruetan. Harlangaitzezko eraikin sendoa
da, baina kantoietan eta baoetan harri landua ikus daiteke. Hiru solairu ditu
eta ganbara bat teilatupean. Aurrealdean bi ate daude. Haietako bat arku
zuzenean amaitua, eta besteak erdi-puntuko arkua daukana.
Argazkia: JAS, 2006
Lekua: Aduna (Guipuzcoa).
|