UGARTE (Usurbil)
Usurbilgo Kalezahar auzoan dago. Oinplano laukizuzena eta bi isurkiko estalkia
ditu. Hormak gehienbat harlangaitzezkoak dira eta harlandua dauka kantoietan eta
bao inguruetan. Badu, hala ere, elementu bat egitura orokor horri ez dagokiona:
fatxada nagusiaren goiko solairuetako itxitura; izan ere, zurezko bilbadura dute,
eta balkoiak ikus daitezke baoetako batzuetan. Gaur egun entokaturik dago
eraikin osoa.
Argazkia: JAS, junio 2006
Lekua: Usurbil (Gipuzkoa).
|