ZABALAGA (Hernani)
Zabalaga baserriak fabrika mistoa dauka: harlangaitza —harlandua duena baoen
inguruan— eta zurezko bilbadura beheko solairuaren zati batean. Deigarriak dira
bi alboetan ikus daitezkeen profil triangeluarreko kontrahorma handiak (haietako
bat irudiaren ezkerraldean ikusten da), ataripea eta armarria.
Gaur egun Eduardo Chillida eskultorearen obra erakusteko eraiki den Chillida
Leku izeneko espazio zoragarriaren zati da. Zaharberritze egokia egin ondoren,
egitura-elementu premiazkoak baizik ez ditu kontserbatzen barrualdean.
Artistaren dimentsio txikiko eta ertaineko obrak daude erakusgai.
Argazkia: JAS, junio 2006
Lekua: Aia (Gipuzkoa).
|