ZABALE (Aduna)
Baserri honen historiak —neurri batean— Gipuzkoako beste baserri askorena
ordezka dezake. XX. mendearen erdialdean, lursail zabala eta hiru eraikin zituen
nekazaritzari eskainiak: Zabale (bi etxebizitza zituena), Azpilikueta eta
Zabalberri; hiruretan etxebizitza eta lursailaren zati bat errentan hartzen
zituzten familia errentariak bizi ziren.
Legeak aitortzen zizkien eskubideak baliatuz, errentarietako bik errentan
hartuak zituzten lursailak eta baserriak (Zabale II eta Azpilikueta) erosi
zituzten. Beste biek (Zabale I eta Zabalberri), berriz, uko egin zioten
errentamenduari. Behin jatorrizko finkaren jabe andrea hil zenean, gainerako
lursailak bi zatitan banatu eta ondorengoei esleitu zitzaizkien. Haiek
jarraipena eman zioten nekazaritza-jarduerari.
Jabeetako bat hil zenean, ondorengorik ez zuenez, haren hiru ilobek hartu
zituzten oinordetzan (pro-indiviso) lursailak eta zutik zirauen etxebizitza
bakarra, finkari erantsita jarraitzen zuena (Zabale I, argazkian ikusten dena).
Haiek, eraikinaren egoera prekarioa ikusita, saldu egin zuten etxebizitza,
lursail batzuekin batera. Jabe berriek birgaitu zuten eraikina.
Jatorrizko finkek jarraipena ematen diote gaur egun ere 1950. urtean hasitako
basoko ustiapenari. Baina ez dute landaketa berririk egiten, batetik nekazaritza-tradiziorik
ez dutelako, eta bestetik jarduera hori errentagarria ez delako.
Argazkia: JAS, junio 2006
Lekua: Aduna (Gipuzkoa).
|