ITSASLABARRAK
Itsaslabarra itsasoaren erosio ekintzak sortutako itsasertzeko eremu arrokatsu
bortitza* da. Argazkian ageri den adibidean gainera, berezitasun bat dago, izan
ere, bertan Zumaiako flych-ak parte hartzen du.
Flycha potentzia gutxiko (finak) tuparri eta hareharri geruzen txandakatzeaz
ezaugarritzen den fazies** bat da, horrela itxura tolestua hartzen dute.
Flycha ugaria da Gipuzkoako kostaldean eta Zumaiakoa mundu mailako adibide
onenetakoa da. Bai itsaslabarretan eta bai AP-68 autopistaren ibilbidean
egindako lubakietan oso ondo ikusten dira.
_____________
* Arroka gune bortitza: 70º-ko gehienezko aldapa.
** Fazies: Sedimentu arroka bat duten ezaugarri litologiko eta paleontologikoen
multzoa.
Argazkia: JAS, 2006
Kokapena: S. Telmo Hondartza. Zumaia.
|