Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Playa de Antilla (Orio, Gipuzkoa)

 

ANTILLAKO HONDARTZA

Plaiaundi ere deitzen zaio (hondartza handia), Oria errekaren itsasoratzean kokatzen da. Paisaia honetan mendeak eta mendeak igaro ostean, duna zelai bat eta hondartza bat eratu ziren. Gizakiaren ekintzak duna zelaia moldatu zuen eta hondartza naturala ere itxuraldatu egin zuen.

Gaur egun hondartzak duen itxura XX. mendeko lehen erdialdean Ramón Iribarren ingeniariak gauzatu zuen proiektu bati zor zaio, proiektuari jarraiki, errekastoa bideratzeko dikea aprobetxatu zen hondartza eratzeko. XX. mende amaieran arrantza itsasontziek Orioko kaian sartzeko zituzten zailtasun etengabeak zirela eta paisaian eragin nabarmena izango duten kai-mutur berriak sortuko dira, hondarraren masa beste behin moldatuko dutelarik.

Modu horretan sortutako hondartza, zabal samarra da itsasbeheran. Bainu denboraldian zerbitzu ugari eskaintzen dira, aparkalekua eta kanpina barne. 220 metroko luzera du eta Orioko erdigunetik 1.300 metrora dago.

Argazkia: JAS,  2005

Kokapena: Orio.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak