Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Playa de la Concha (Donostia - San Sebastian )

 

KONTXAKO ONDARTZA

Kaiaren eta “Loretopearen” artean dagoen Conchako badiaren sektorea hartzen du, Ondarretako hondartzarekin lotzen dena. Hiri barruko hondartza da eta bainu denboraldian (ekainetik irailera) zehar era guztietako zerbitzuak eskaintzen dira bertan. 1.400 metroko luzera du eta bere zabalera aldatu egiten da marearen arabera. Baldintza normaletan, bertan bainua hartzea segurua da, itsaso zabaletik Igeldo mendiak (mendebaldean), Urgull mendiak (ekialdean) eta Santa Klara irlak (iparraldean) babesten baitute.

Bainu zale asko joaten dira bertara eta itsasgoretan bete-beteta egoten da. Gaur egun ikus daitekeen hondartzaren eta hiriaren arteko gainjartzea, 1908. urtean egituratu zuen Juan Rafael Alday arkitektoak, arkitekto honek hondartza betetzen zuten antzinako gurdiak ordezkatzen zituen kabina irekiak zituen hegada baten inguruan egituratu zuen hondartza. Aipatutako hegada zutabez sostengatzen da eta harrizko idulkiz sostengatutako baranda batez mugatua. Horrela eratutako pasealekua, arrapala, eskailera eta farola monumental ugariz hornitzen da.

Hondartzaren mendebaldean Real Club Nautiko delako lan arrazionalista bikaina nabarmentzen da (José Manuel Aizpurua eta Joaquín Labayen, 1929) eta ekialdean “La Perla del Océano” bainuetxea (Ramón de Cortazar 1911, 1993. urtean Joaquín Zubiríak berritua), Bainuaren Erret Etxola ( Ramón de Cortazar 1910) eta Eduardo Chillidaren "Homenaje a Fleming" eskultura kokatzen den terraza bat nabarmentzen dira.

Argazkia: JAS,  2006

Kokapena: Donostia-San Sebastián.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak