Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Playa de Zarautz (Gipuzkoa), Biotopo de Iñurritza

 

ZARAUTZKO HONDARTZA

Gipuzkoako hondartza luzeena da (2060 m), baina itsasgoretan urek guztia hartzen dute (marea ordutegiak konprobatu). Bainu denboraldian zerbitzu mota guztiak eskaintzen dira herri barruko hondartza honetan. Itsas pasealekuak (“Malekoia” izenez ezaguna) udan animazio aparta du eta terraza kopuru handia.

Eragozpen nagusia hondartza irekia izatea litzateke, inongo babes geografikorik gabea; beraz, bainua zuhurtziaz hartzea eskatzen du eta horretarako egokiak diren sektoretan. Arriskua ez dator olatuengandik, “resakatik” baizik . Hondarrean sartutako banderen adierazpenak aintzat hartu behar dira (gorria, horia eta berdea). Diagonal gorri eta urdinean banatzen diren banderak kirol nautikoetara egokitutako espazioaren mugarri dira. Eragozpen txiki hau, abantaila paregabea da surf-a egiten dutenentzat, horri dagokionez Gipuzkoako hondartzarik maitatuenetakoa delarik. Hondartza honetara jende asko joaten denez zaila izaten da hondartzaren inguruan aparkatzea.

Ekialdeko sektoreak kostaldeko duna mantendu du (Iñurritzako biotopo babestua), atzealdeko aldean golf zelai bat kokatzen delarik.

Argazkia: JAS,  2005

Kokapena: Zarautz.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak