Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Playa de la Zurriola (Donostia - San Sebastian, Gipuzkoa)

 

ZURRIOLAKO HONDARTZA

Zurriola hondartza, Gros izenez ere ezagutzen da, izen bereko Donostiako auzoan kokatzen baita. Bere jatorrian Urumea errekaren itsasoratzearen eta Ulia mendiaren artean kokatutako duna zelaia zen. XIX. mendean zehar eta XX. mende hasieran zehar areatza horiek urbanizatzen joan ziren apurka-apurka, prozesu horrek Zurriolako jatorrizko hondartza ere hartu zuelarik, zeinaren zatirik handiena urbanizazio proiektuaren barruan sartu zen.

1950. urtean kostaldeko murrua jadanik egina zegoenean, ekaitz batek pikutara bidali zuen bertako sektore bat, ondorioz aurreikusitako urbanizazioaren zati bat eten egin behar izan zen, orduan jatorrizkoaren aztarna hutsala zen hondartza txiki bat sortu zen, aharik eta 1995. urtean hondartza handitzeari ekin zitzaion arte, kai-mutur kurbatu bat eraikiz eta hondarra isuriz. Hondartza hau Zurriolako jatorrizko hondartzarekin alderatuz apur bat aurrerago zegoen, izan ere, jatorrizkoa Kolon Pasealekuaren eta gaur egungo kostaldearen lerroaren artean dauden eraikinen azpialdean kokatzen zen.

Hiri barruko hondartza da, 800 metroko luzera duena eta bainu denboraldian (ekainetik irailera) era guztietako zerbitzuak eskaintzen dira bertan. Apur bat itsasoari irekia dagoenez, erdi mailako arriskua du, beraz ohikoak dira bainua zuhurtziaz hartzeko adierazten duten seinaleak. Surf-a egiteko hauxe da Donostiako hondartzarik aproposena. Bere mendebaldeko muturrean Kursaal Auditorio eta Biltzar-Jauregia (Rafael Moneo, 1990) kokatzen dela nabarmendu behar da.

Argazkia: JAS,  2006

Kokapena:  Donostia-San Sebastián.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak