Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

Pelotari Vasco / Jose Manuel Alberdi (Donostia - San Sebastian )

 

JOSE MANUEL ALBERDI

“Omenaldia euskal pilotariari”

Jose Manuel Alberdi (Azkoitia, 1922). Ignazio Zuloagaren aholkuz, Donostiako Arte Ederren Eskolan egin zituen ikasketak. Gerra zibila hasi zenean, Bizkaia aldera joan zen errefuxiatu gisa, eta han itsasoratu eta Erresuma Batura eraman zuten, beste 4.000 haurrekin batera. Han bizi izan zen, eta emakumezko ongile batek ordaindu zizkion arte-ikasketak.

Ingeniaritzan ikasturte batzuk egin ondoren, arte-ikasketei ekin zien berriro, eta harrizko eta zurezko eskultura irakatsi zuen Londreseko St. Martin´s School of Art arte-eskolan. 1970. hamarkadan, Deniara (Alacant) joan zen bizitzera.

“Omenaldia euskal pilotariari” (1990) 4 metroko garaiera duen brontzezko eskultura da. Donostiako Antigua auzoko udal-frontoiaren inguruetan kokaturik dago. Pilotari baten irudia da. Kareharrizko bloke latz baten gainean jarrita dago.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Alfontso XIII.a plaza. Donostia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak