Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

"Sagrado Corazon de Jesus" (Donostia - San Sebastian ) / Federico Coullaut

 

 

Eskultorea: FEDERICO COULLAUT

Arkitektoa: PEDRO MUGURUZA

Eskultura hau Donostian antolatu zen diru-bilketa bati esker eraiki zen. Urgull mendiaren tontorrean dago, Mota gazteluaren gainean. Jesus Bihotzekoaren irudiak ezin hobeto erakusten du, bai darabilen gaiagatik bai estetikagatik, lan hau egin zen garaiko eskultura ofiziala nolakoa zen: oso urrun zebilen Oteiza, Chillida eta beste batzuk buru zituzten abangoardiako eskulturetatik.

Egia esan, eskultura kokatzeko hautatu zen tokia ez da oso egokia, eta gainera, gaur egun ez du konektatzen gizartearen gehiengoaren pentsamenduarekin. Baina, hala ere, ez dago dudarik Donostiaren paisaia eratzen duten osagai nagusienetako bat bihurtu dela. Monumentuak 16 metroko garaiera duen piramide moztu bat du oinarrian, barrualdean kapera txiki bat daukana. Haren gainean, estatua bera dago: 12,5 metroko garaiera du, eta hormigoi armatuz egina dago.

Federico Coullaut-Valera Mendigutia (Madril, 1912 – La Granja de San Ildefonso, 1989) bere aitarekin formatu zen, Lorenzo Coullaut eskultorearekin. Sarritan, erlijiozko irudiak tailatzen zituen Aste Santuko prozesioetan erabiltzeko. Aitarekin batera, Cervantesen monumentua egin zuen, Madrileko Espainia plazan dagoena.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Urgull mendia. Donostia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak