Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

"Felipe Dugiols" (Tolosa) / Juan Lope.

JUAN LOPE

“Monumentua Felipe Dugiols-en omenez”

Felipe Dugiols Balanzategi (Tolosa, 1840-1900) Vascongadoen Tertzioko sarjentu gisa nabarmendu zen Afrikako gerran (1860) eta Filipinetako kanpainan, eta azken kanpaina horretan San Fernandoren Laureada jasotzera iritsi zen. Bigarren karlistadan, Oñatiko “Askatasunaren aldeko Boluntarioen” buru izan zen.

Mendearen hasieran (1901), Tolosan, Lorenzo Fernandez de Vianak estatua bat egin zuen haren omenez, jarritako tokian egon zena 1937. urtera arte. Urte horretan eraitsi egin zen.

1976ko ekainaren 23an, berritu egin zen “seme kutunaren” oroitzapena, brontzezko monumentu berri bat eraikiz haren jaioterriko San Frantzisko pasealekuan. Estatua honetan, Dugiolsen irudia ikus daiteke, zutik, militarrez jantzita, eskularruak eta sablea dituela eskuetan. Eskumuturretan, koronel-izarrak dauzka, eta bularrean, berriz, San Fernandoren Laureada.

Juan Lopek (Tolosa, 1917-1981) modelatua ikasi zuen Donostiako Arte eta Ofizioen Eskolan. Lantegi batean ziharduela lanean, eskulturak egiteari eskaintzen zion aisialdia.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: San Frantzisko pasealekua. Tolosa (Gipuzkoa)

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak