Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

"Juan Sebastian Elcano" (Getaria) / Ricardo Bellver.

RICARDO BELLVER

“Juan Sebastian Elkano”

Ricardo Bellverrek (Madril, 1845-1924) egin zuen “Juan Sebastian Elkano” eskultura, 1888. urtean. Marmolez egina dago. Eskulturan egindako lehen urratsak bere aita Francisco Bellverrekin eman zituen; hura ere eskultorea baitzen. Aurrerago, Academia de Bellas Artes San Fernando eskolan ikasi zuen. Ricardo Bellverrek egin zuen “Angel caido” (Aingeru eroria) izeneko eskultura ezaguna ere, Madrileko Buen Retiro parkean kokaturik dagoena.

Juan Sebastian Elkanok, 1518. urtean, Magallanes nabigatzaile portugaldarra ezagutu zuen, espedizio bat prestatzen ari zela Espainiaren zerbitzura. Haren asmoa nabigazio-ibilbide bat prestatzea zen mendebaldean Molucas irletara joateko; hala, Esperantza Oneko lurmuturra zeharkatzea saihestuko baitzuten. Juan Sebastianek maisu gisa itsasoratzea erabaki zuen espedizioan parte hartuko zuten bost ontzietako batean. San Lucar de Barramedan ekin zioten bidaia arriskutsuari, 1919an.

Magallanes hil zenean indigena filipinarren kontrako borroka batean (1521eko apirilean), triunbiratu batek hartu zuen bere gain agintearen ondorengotza, eta Juan Sebastian triunbiratu horren partaideetako bat izan zen. Portugaldarrak bazter batera uztea erabaki zuten; izan ere, alderdikeria leporatu zieten, ez baitzuten merkataritza-traturik egin nahi Molucas irlekin, hala eginez gero Portugalek irla horiekiko merkataritza-monopolioa galduko zuelakoan. Hala lortu zuten Molucas irletara iritsi eta harremanetan hastea hango indigenekin. Espezia-kargamentu handia lortu zuten irletan.

Espainiarako itzulera prestatzen ari zirela, oraindik bizirik zeuden bi ontzietako batek kalte larriak jasan zituen. Honela konpondu zuten auzia: Victoria ontzia, Elkano buru zuela, mendebalderako bideari lotuko zitzaion; eta ontzi hondatuak, berriz, matxurak konpondu ondoren, Espainiak Amerikan zituen lurraldeetara joko zuen ekialdeko ibilbidetik.

Azkenean, Lurrari bira osoa eman eta gero, espedizioa San Lucar de Barramedara iritsi zen, 1922. urtean, 18 gizon baizik ez zituela. Karlos I.ak balentria hura eskertu zien, Elkanori armarria eta “Primus circundedisti me” legenda entzutetsua emanez.

Getarian, badago Juan Sebastian Elkanori eskainitako beste monumentu bat, Carlos Palaok egina (1861).

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Getariako Udaletxe aurrean.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak