Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

"S. Ignacio de Loyola" (Azpeitia) / Marcial de Aguirre.

MARTZIAL AGIRRE

“San Ignazio Loiolakoa”

Martzial Agirreren obra hau 1866. urtekoa da. Hurrengo urtean, Erakusketa Nazionalaren bigarren domina eman zioten lan honengatik. 1868an, Loiolara eraman zuten, baina ez zen oinarriaren gainean jarri 1882. urtera arte. Denboraldi horretan, estatua Santutegiari begira egon zen. 1888an, tokiz aldatu (eskailera handiaren burua) eta oinarri berri bat jarri zitzaion. Gaur egun, Santutegitik 150 bat metrora dago, kupula handiaren ardatzean, eta kontrako aldera begira.

Estatuak bi metroko garaiera du, eta marmolez egina dago. San Ignazio jarrera gogoetatsuan ageri da: eskuineko eskuan, “El libro de las Constituciones” liburua dauka, bularraren kontra estuturik; eta ezkerreko eskuan, berriz, orri biribildu bat, “obediencia” hitza duena idatzita. Ezkerreko oinarekin liburu bat zapaltzen ari da, seguruekin, San Ignaziok ideia luteranoak garaitu zituela aditzera eman nahian.

Iñigo Lopez de Rekalde (1491-1566) Gipuzkoako eta Bizkaiko goi-nobleziari zegokion familia baten zazpigarren anaia izan zen. Juan Velazquez de Cuellar jaunaren laguntzailea, eta Errege Katolikoen kontulari nagusia izan zen. Baina, 1517. urtean, Nafarroako erregeorde Antonio Manrique-ren zerbitzura jarri eta haren ondoan borrokatu zen hainbat alditan. 1521. urtean, zauritu egin zuten, eta susperraldian zehar aurreko bizimoduari buruzko hausnarketa egin eta formazio espiritualari ekitea erabaki zuen. Bartzelonan, Alcalan eta Parisen jardun zuen. Parisen, kezka espiritualak zituen gazte-talde bat ezagutu (Frantzisko Xabierkoa tartean) eta haien adiskide egin zen. 1537an, apaiztu eta Jesusen Konpainia fundatu zuen. Konpainiaren estatutuak 1540. urtean onartu zituen Paulo III.a aita santuak. 1550ean, birfundatu egin zen Konpainia, Julio III.aren aitasantutzan.

Une hartatik aurrera, Erroman bizi izan zen, predikatuz eta gizarte-lanak eginez. Ikastetxe Erromatarra (1551) eta Ikastetxe Germaniarra (1552) fundatu zituen; eta, aldi berean, Konpainia berriaren kideak bidali zituen Europa, Asia eta Afrikako hainbat tokitara. Idatzi zituen liburuen artean, hauek dira aipagarrienak: “Ejercicios espirituales”, Aita Santuak onetsi zituenak 1548. urtean, eta Konpainiaren “Constituciones”. Erroman hil zen, 1556ko uztailaren 31n. 1622. urtean, kanonizatu egin zuten.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Loiolako basilikaren aurrean dagoen zelaigunea (Azpeitia - Gipuzkoa)

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak