Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

"Jose Maria Iparragirre" (Urretxu) / Francisco Font i Pons.

FRANCISCO FONT I PONS

“Jose Maria Iparragirreren monumentua”

Eskultura hau Carrarako marmolez egin eta 1888an inauguratu zen Jose Maria Iparragirre Balerdi poeta eta kantariaren omenez.

Jose Maria Iparragirre plazan kokaturik dago. Instituzioek emandako laguntzari eta Euskal Herriko herritarren zein La Habanako eta Buenos Aireseko euskal elkarteetako kideen artean jasotako diruari esker eraiki zen. Oinarriaren ezkerraldean, gitarra bat eta partitura batzuk ikus daitezke, “Gernikako Arbola” kantaren lehen konpasak jasotzen dituztenak.

Iparragirre Urretxun jaio zen, 1820. urtean. Ikasketak bertan behera utzi eta karlisten armadan sartu zen. Bi aldiz zauritu zuten: Arrigorriagan, hanka batean; eta Castresanan. Gerra zibila amaitu zenean, ez zion men egin Bergarako Hitzarmenari, eta atzerrira joan zen. 1848an, Frantzian ibili zen, baina gobernu frantsesak bere lurraldetik bota zuen, bake publikoa arriskuan jartzen zuelakoan. Iparragirrek Suitzan, Alemanian, Italian eta Ingalaterran bidaiatu zuen, kontzertuak emanez eta antzerki-konpainietan parte hartuz.

1851. urtean, Londresen zela, indultua eman eta Euskal Herrira itzuli zen. Poesia ugari idatzi zituen euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta italieraz. Madrileko gobernuak, arriskutsutzat jotzen baitzuen, atxilotzeko eta ondoren erbesteratzeko agindua eman zuen. 1858ko abuztuaren 29an itsasoratu zen, Argentina aldera abiatzeko.

Amerikan egin zuen egonaldiari buruzko informazioa nahasia da. Oso datu gutxi ezagutzen dira: 1859. urtean, Maria Angela Querejeta gipuzkoarrarekin ezkondu zen; sei alaba eta bi seme izan zituen (horiei ezkongabe zela eduki zuen seme bat gehitu behar zaie); ezkondu eta hilabete gutxi batzuk geroago, Uruguaira joan zen. 1877an itsasoratu zen Espainiara etortzeko, familia Amerikan utzita. 1881. urtean hil zen.

Haren kanten artean, hauek aipa daitezke: Adio Euskal-Erriari, Cantari Euskalduna, Nere Amac Balequi, Nere Izarra, Glu Glu Glu, Nere Onguille Maiteari, Errukarriya, Sugana Manuela eta abar.

Haren kantarik ospetsuena Gernikako Arbola da. 1853. urtean estreinatu zen, Madrileko San Luis kafetegian; Juan Maria Blas de Altuna durangarrak lagundu zion pianoan.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Urretxu (Gipuzkoa)

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak