JOSE
LLIMONA I BRUGUERA
“Monumentua
Jose Maria Usandizagari”
Jose Llimona (Bartzelona,
1864-1932) artista-familia entzutetsu baten semea eta bere garaiko
eskultore katalanik garrantzitsuena izan zen. Aipagarria da
modernismoaren barruan egin zuen lana, baita medaila-diseinatzaile gisa
egindakoa ere. Bartzelonako Museoen Juntako buru izan zen hamar urtez.
Jose Maria Usandizaga (Donostia, 1887-1915)
konpositorea eta musikaria izan zen. Donostiako kontserbatorioan eta
Parisen ikasi zuen musika. Euskal folklorean oinarritutako partitura
ugari idatzi zituen, besteak beste, Mendi-Mendiyan (1910) eta
Las golondrinas (1914) zartzuelak.
Monumentu honen eraikuntza Donostiako Orfeoiak
sustatu zuen, Donostiako Udalaren lankidetzarekin, eta 1916. urtean
inauguratu zen.
Argazkia: JAS, 2005
Tokia: Gipuzkoa plazan. Donostia |