Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

"Herri Txisto Otza" (Donostia - San Sebastian ) / Remigio Mendiburu. 

 

REMIGIO MENDIBURU

“Herri Txistu Otsa”

Remigio Mendiburu Mirandak (Hondarribia, 1931 – Bartzelona, 1990) Frantziara erbesteratu behar izan zuen, Gerra zibilak eraginda. Madrilen eta Bartzelonan ikasi zuen, eta 1958. urtean Parisa bidaiatu zuen. “Gaur” izeneko taldearen partaide izan zen. Bere eskulturetan hainbat material erabili zituen, zura (enborren forma errespetatuz) eta metala batez ere.

Herri Txistu Otsa obra 1975ean sortu zuen, Donostiako Askatasunaren etorbidearen eta Foruen pasealekuaren kantoian dagoen eraikinaren aurrealdea apaintzeko asmotan. Soldagailuaren suaz tratatutako altzairu herdoilgaitzezko hogei hodik eratzen dute eskultura, eta hodiak ebakidura txikiagoa duten tutu-formako metalezko pieza zuzen batzuek lotzen dituzte horman. Multzoak 16 metroko garaiera du. Abstrakzio liriko bat egin nahian edo, balizko txistu batek egingo lukeen goranzko hotsa irudikatzen du.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Askatasunaren etorbidea, 1. Donostia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak