Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

"Antonio de Oquendo" (Donostia - San Sebastian ) / Marcial de Aguirre.

 

MARTZIAL AGIRRE

“Antonio de Okendo”

Martzial Agirre Lazkano (Bergara, 1840 – Donostia, 1900). “Algodoitegia” ehun-lantegiaren akziodun nagusienetako baten semea izan zen, eta lantegian bertan jaio zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak beka bat eman zion Erroman ikasteko. Han, beste artista batzuen adiskide egin zen, besteak beste, Palmaroli, Fortuny, Rosales eta abar.

Donostiako almirante entzutetsu honen estatua Victoria Eugenia Antzokia eta Maria Cristina Hotela bereizten dituzten lorategietan dago, Donostian. Marinak emandako kanoi batzuen burdina urtuz egin zen, eta Victoriano Iraola zinegotziak hirian antolatutako diru-bilketa bati esker eraiki zen. Lehen harria 1887. urtean jarri zen, eta, bitxia bada ere, 1894ko irailean, igeltsuz egindako jatorrizko eskultura inauguratu zen. Hiru hilabete geroago jarri zuten behin betiko irudia, zuhurki.

Oinarria garrantzi handikoa da; izan ere, Marinaren eta Gerraren alegoria batzuk jasotzen ditu, horma-hobi banatan, baita Okendoren balentriak irudikatzen dituzten brontzezko erliebe batzuk ere.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Okendoko lorategiak, Donostia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak