Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

Ateak - Puertas (Donostia - San Sebastian ) / Aitor de Mendizabal.

AITOR DE MENDIZABAL

“Ateak”

Donostiako Amara auzoan dagoen merkataritza-zentro baten sustatzaileek aukera eman zuten, 1995. urtean, “Ateak” izeneko eskultura-multzo bat kokatzeko Irun plazatik gertu dagoen biribilgune batean. Obra horren egilea Aitor de Mendizabal (Caracas, 1949) da.

Hiru zirkulu zentrokidek eratzen dute eskultura: biribilgunearen lorategia, iturri bat eta kareharriz estalitako oinarria. Oinarriaren gainean, marmolezko bi egitura laukizuzen altxatzen dira, norabide ezberdinetan kokatuak. Egitura horietako batean, bao laukizuzen bat zabaltzen da azpialdeko lehen herenean, eta bao horretan ikus daitezke Mendeurrena izeneko eskultura desagertua (1913) eratzen zuten aztarnetako batzuk. Eskultura horrek Zubietako Junta irudikatzen du, zeinetan agintariek hiria berreraikitzea erabaki baitzuten Independentziaren Gerran gertatu zen sutearen ondoren. Irudiak —bururik gabekoak guztiak— hiriaren Alde Zaharrari begira daude —iraganaren atea da—. Dioramaren gainean, buruetako batzuk ikus daitezke.

Etorkizunaren atea hiriaren alde berriari begira dago. Ate honek alderantzikatua du iraganaren ateak duen barne-egitura: besteak bezala, bao laukizuzen bat dauka, baina goialdean kokatua; barrualdean, metalezko egiturak dauzka. Azpialdean, beste bao txikiago bat dago, barruan metalezko buruak dituena.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Irungo Plaza. Donostia

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak