Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Iturria eta bankuak jarri aurretik... (1945)


Banco Guipuzcoano-ren egoitza nagusia 1900. urtean eraiki zen, Hondarribi kalearen eta Askatasunaren Etorbidearen elkargunean. Ramón Cortázar arkitektoak diseinatu zuen, eta etorbidearekin bat egiten zuen lekuan, plazatxo bat zegoen. Argazkian, erakinaren hareharri harlanduzko paretetako ikus daiteke soilik (lehen planoan).

Plazatxoa hutsik egon zen Luis Elizalde jaunak iturria eta hainbat jarleku diseinatu zituen arte. 1950ean eraiki ziren, eta, argazkia zaharragoa denez, ez dira agertzen. Halaber, deigarria da auto gutxi egotea, baina logikoa baita ere, argazkia hartu zeneko garaia aintzat hartzen badugu.

 Auto bakarra… Fiat 500 modelokoa da, eta "Topolino" deitu ohi zitzaion (sagutxoa italieraz). Modelo ezagun hori 1936 eta 1955 urteen artean ekoiztu zen, eta argazkian azaltzen dena modelorik zaharrena dela ikus dezakegu (500A), argazkian ikus daiteke auto-argirik ez duela eta argazkiko data aintzat hartzen baditugu (500B modeloa 1948an agertu zen). Halaber, ikus daiteke kabriolet modeloa dela (kapota ken daiteke).

 

Fiat 500 A Convertible (Topolino). Fondo Foto Car (Detalle) 1945

Argazki zatia. “Topolino” bat, Fiat 500A kabriolet..

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak