Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea


GureGipuzkoa.net | Pulsar para aumentar el tamaño© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Inudeak eta beren haurrak Kontxako pasealekuan (Donostia)


Ohikoa zen egoera ekonomiko onean zeuden familia donostiarrek haurtzainak izatea. Leku jakinetan biltzen ziren, eguzkitsuak ahal izanez gero, hala nola, Alderdi Ederreko lorategiak. Jantzi deigarriak zituzten: buruko zuri ikusgarria, traje luze brodatuak, mantal zuria parpailekin, galtzerdi zuriak… eta, zenbaitetan, baita haurtxoa eramateko kotxea ere, argazkiaren ezkerraldean ikus daitekeen bezala. Beste garai batzuk ziren…

 

 

 

GureGipuzkoa.net | Pulse aqui para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Inudeen eta Artzainen konpartsa

Goiko argazkiak lotura handia du behekoarekin, baina aldi berean ez dute zerikusirik. Pixkanaka-pixkanaka haurtzainak desagertzen joan ziren arren, guztion oroitzapenean geratu ziren, Iñudeak eta Artzaiak festa herrikoiaren bitartez. Inauterietan ospatzen zen hasiera batean, eta, argazki honetan (1922), jaiegunaren irudi bat ikus dezakegu.

Konpartsak Kandelerio egunean desfilatu zuen XIX. mendearen bigarren erdian. Jatorrian, konpartsako kideak gizonezkoak ziren, baita inudez jantzita zihoazenak ere. Gero, jaia lanegun bihurtu zen (1912), eta noizean behin bakarrik ospatzen zen. Egoerak horrela iraun zuen 1977. urtean Kresala Elkarteak, urtero, otsailaren lehen igandearen goizean antolatzea erabaki zuen arte.

Hamarnaka gaztek osatzen dute segizio nagusia. Gizonek arropa zuri-gorriak dituzte eta txapela gorria buruan, eta egurrezko makil luzea daramate bizkarrean. Artzainaren plantak egiten dituzte, eta inudeekin batera doaz, bikoteka.

Musika bandak eta danborrez eta barrilez osatutako sekzioak Raimundo Sarriegui musikariak idatzitako kalejira (1869) jotzen dute. Desfilearen une jakin batean, inudeek airera botatzen dituzte panpinak, oihu eginez aldi berean. Konstituzio Plazan parodia bat egiten dute (haurtxoak bataiatu eta txertatzen dira), Sarrieguiren musikak lagunduta, berriz ere. Halaber, segizioan hemeretzigarren mendeko hainbat pertsonaia azaltzen dira: medikua, albaitaria, apezpikua, mikeleteak (foru polizia), alkatea, barkillo egilea, okina, kale garbitzailea, piruleroa, garaiko jantziak daramatzaten bikoteak, etab.

Gaur egun festa hau gorantz ari da (Astigarragan, Beran, etab.), eta, ziurrenik, Kaldereroen edo Danborradaren antzera, hedatuz joango da.

 

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak