Donostiako suhiltzaileak (1930. urte inguruan)
Argazkian suhiltzaileen bi ibilgailu nagusiak azaltzen dira. Ezkerrean
dagoena goiko argazkiaren berdina da. Eskuinaldekoa, interesgarriagoa da
agian, gaur egun Azpeitiko Euskal burdinbidearen museoan baitago.
Alemaniako Magirus enpresari 1922. urtean erositako auto-eskailera bat
da.
Parkea Bretxa merkatuaren atzealdean zegoen. Eraikin
exentua zen eta XX. mendeko 50. hamarkadan desagertu zen. Parkea Easo
kaleko udal zerbitzuen eraikin berrira eraman zen 1933. urtean, eta
Donostiako suhiltzaileek lokal horiek erabili dituzte 2011. urtera arte.
Egun, Easo kaleko base zaharra parke osagarria da.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI
Suhiltzaileak torpedo bat maneiatzen (1964)
1964ko martxoaren 23an, gaueko hamarretan, Santoñan basea zuen "Diaz
Uriarte" arrantza-ontzi bermeotarrak torpedo bat aurkitu zuen noraezean,
Zumaiatik 35 milia ingurura. Atoian eraman zuten Kontxako badiaraino,
eta hondar gainean utzi, bertara sartzeko lehenengo arrapalaren parean.
Donostiako suhiltzaileek torpedoa portura eraman zuten lurrez, parkeko
kamioietako baten garabiari lotuta, Donostiako Itsas komandantziaren
ofizialen laguntzarekin. Dirudienez, Frantziatik etorritako torpedo
esperimentala zen. 4,5 metroko luzera eta 0,5 metroko diametroa zituen,
eta 1000 kilo pisatzen zituen. Berde ilunez margotuta zegoen, eta marra
argi bat zuen buruan eta beste bat alboan. Une batzuez, soinu arraroak
eta kezkagarriak igorri zituen.
Argazkian, suhiltzaileak eta itsasgizona ikus
daitezke aparatua garabiraino herrestatzen, Indar Armatuen ofizial batek
gainbegiratuta. Bestetik, argazkian ikus daitezkeen suhiltzaileek
kamioia garai hartan Donostiako parkeko modernoetakoena zen, eta,
garabia izateaz gain, hainbat foku hornitzeko energia sorgailua zuen.