Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 
GureGipuzkoa.net | Puse para aumentar el tamaño. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

"Gran Café de la Marina" 1920


Donostia hegoaldeko zabalgunean altxa zen lehenengo eraikinaren behealdean zegoen, Boulevard erdian, Garibai kalearen izkinan, eta, hogeigarren hamarkadan, Gran Café de la Marina-k “Donostia guztia” biltzen zuen, eta udan “Madril guztia”. Ohikoak ziren musika emanaldiak bertan, eta baita garaiko beste kafetegietan ere: España (Garibai, 4); Gipuzkoako Gran Café (Bilbao plaza 3); Gran Café del Rhin (Askatasunaren etorbidea 13); Café Oriental (Alameda, 7); Café París (Alameda, 2) edo Royalty (Askatasunaren etorbidea 11).

1867. urtean inauguratu zen, eta jabea Gerardo Monigatti suitzarra zen. XX. mende hasieran, jabez aldatu zen eta Café Kutz izatera igaro zen. Urte gutxira, jabez aldatu zen berriro, eta hasierako izena berreskuratu zuen, "Café de la Marina", hain zuzen ere. Izen bera mantendu zuen 1946. urtean behin betiko itxi zen arte.

Kanpoko mahaiek espaloi guztiak betetzen zituzten… baina ez zegoen arazorik, hasierako urteetan oso auto gutxi zeuden, eta oinezkoak lasai ibil zitezkeen galtzadatik. Argazkiko horman, halaber, iragarkiak ikus daitezke: "Vermouth Martini Rossi" eta "eguneko izozkien" zaporeak. Gaur egun, argazkiko lokal dotorearen parte batean, erloju denda bat dago.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

"Café Cervera" (1942)

San Martin kaleko Café Cervera duela urte asko itxi zen. Eskuinaldean, Donostiako Udal Telefonia Konpainiaren telefonoa ikus daiteke, bi tinbreekin, eta, ezkerrean, kafe-makina distiratsua. Atzealdean, holtz batek banatuta, hainbat mahai eta piano bertikala zeuden.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Nuri jatetxea (1950)

1950. urtean, oraindik ere Nuri jatetxea Askatasunaren etorbidearen eta Idiakez kalearen elkargunean dagoen eraikineko azken solairuan zegoen. Terrazan jaten ematen zen baita ere, eta eguzki-oihalak eta loreontziak zituen balaustrada gainean. Argazkian, Askatasunaren etorbideko teilatuak ikus daitezke. Jatorrizko eraikina eraitsi egin zen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Raga kafetegia (1940)

Hainbat militar alemaniar alaiki hizketan ari dira limosnari batzuekin Raga kafetegian, Askatasunaren etorbideko 33 zenbakian kokatuta zegoena. Gerra zibilaren aurretik, jostundegi garrantzitsua zegoen bertan, José Ciriaco Guitiérrez jaunaren jabetzakoa. 1936ko urrian Hernaniko hilerrian fusilatu zuten, errepublikanoen aldekoa baitzen. Lokala konfiskatu zuten, eta Raga kafetegia bihurtu zen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

"Café Xauen" (1937)

Café Xauen (izena Marokoko hiri baten omenez jarri zitzaion) orduko "Avenida de España" kalearen (egun, Askatasunaren etorbidea) zenbaki bikoitien aldean zegoen, azkeneko eraikinean, eta, hortaz, Kontxako hondartzatik oso gertu.

Lokalak terraza zuen, eta, zenbaitetan, alboko "La Villa de Bruselas" mertzeriaren aurrealderaino iristen zen. "La Villa de Bruselas" garaiko mertzeria garrantzitsuenetako bat zen.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak