Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen

Bardocaseko bateria (1912. urte inguruan)


1898. urtean, bateria bertsio modernoa eraiki zen, Donostiako itsas eremua kontrolatzeko Urgull mendian zegoen bateria zahar baten gainean. Helburu zuen Estatu Batuetako flotaren eraso posible bati aurrea hartzea, eta zergatik? Maine ontzia Kuban hondoratu ostean, Estatu Batuek guda deklaratu zioten Espainiari, eta, horregatik, beharrezkoa zen kostaldeko babesak hobetzea. Eremu honetako arduraduna Juan Roca Donostiako ingeniarien komandantea izan zen, eta Urgullen, Monpasen, Pasaian eta Zarautzen hainbat bateria diseinatu zituen.

Argazkian, Bardocaseko bateria ikus daiteke, lurrez estalita dagoen hormigoizko parapeto batekin osatuta. Horren azpian, ordezko munizioa zegoen (bi atetxoak ikus daitezke). Uztaitutako burdinez egindako hiru kanoi zituen, 15 zentimetroko zabalerakoak. Marko altu baten gainean daude eta biratzeko ardatza dute. Kanoi bakoitza altxatutako plataforma erdizirkular baten gainean kokatzen da. Kanoiak nahiko zaharkituta zeuden garai hartan dagoeneko. Jaurtigaiak 6 km-ra bidal zitzaketen… baina gerraontziek pieza gogorragoak izango zituztenez, ez litzateke oso erabilgarriak izango. Izan ere, iritsi aurretik gerraontzi amerikarrek jaurti egin eta bateria errez suntsi zezaketen. Gaur egun, bateriaren elementu batzuk kontserbatzen dira. Bateriaren lubetan dagoen egurrezko egitura belaontzien estropadak ikusteko tribuna batekoa zen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen

Damaseko bateria (1912. urte inguruan)

Urgullen Damaseko bateria dago baita ere. Garai hartan bateria salbak jotzeko erabiltzen zen nagusiki, estatu buruen etorrera agurtzeko edo bestelako ekitaldietarako. Argazkian, kanoilari bat ikus daiteke, udan erabiltzen zuten marradun uniformearekin. Era berean, bost artilleria pieza ikus daitezke, 1877 modeloko kanoi-gurdien gainean. Su-ahoak bronzeko kanoiak ziren, 1878 modelokoak, eta 9 zentimetroko diametroa zuten. 5 kilometroko irismena zuten gutxi gorabehera. Egun, bateria osatzen duten lau kanoiak tiro azkarreko Saint Chamond modelokoak dira (eta horretaz ari garela, gurpilak falta zaizkie).

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Obusa errepublika defendatzen (1936)

Obus hau brontzez eginda dago eta 21 zentimetro diametroa du. Barrakoietako baterian zegoen, San Marcos gotorlekuari laguntzeko. Ezkerrean, gotorlekua ikus daiteke, eta baita bertara joateko bide estaliaren sarrera ere, obusaren gainean. Kanoilariak soldadu edo boluntario errepublikanoak dira, eta, hortaz, ekintza 1936ko abuztuaren eta irailaren artean kokatu behar dugu. Obus horiek gotorlekuari esleitu zitzaizkion, baina bertako zelaiak kanoi zaharragoentzat prestatuta zeuden, eta ez ziren obusentzako egokiak. Ziurrenik arrazoi horregatik, gotorlekuko artilleria barrakoietako bateriara atera zuten. Gainera, San Marcos gotorlekuko kokapenak beste norabide batzuetara orientatuta zeuden.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Kanoia hirian barrena (1919)

Kamioi batek bultzatutako kanoia, Santa Catalina zubia zeharkatzen. Irudia 1919. urtekoa da, eta, beraz, ez zegoen gerrarik ez matxinadarik pil-pilean argazkia atera zenean. 15 zentimetroko Verdes-Montenegro kanoia izan daiteke, aurreko trenean muntatuta (gurpilak daramatza kanoi-gurdiaren atzean, zalditeriak edo beste ibilgailu batek bultzatuta kanoia garraiatzeko).

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak