Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Franco eta haren emaztea Santa Maria elizatik irteten (1941)


Hemen dugu Franco jenerala, soinean San Fernandoko Gurutze Ereinozduna eta buruan kuartelari txanoa daramatzala. Besoa altxatuta agur egiten ikusi dezakegu, Santa Maria elizatik ateratzen ari den bitartean. Berarekin batera Carmen emaztea doa, mantelina buruan eta meza-liburua eskuan dituela. Atzean, fragatako kapitaina batek agur militarra egiten dio, Benemeritako kide batek erne begiratzen diola.

Argazkia 1941eko irailaren 13an egin zen, matxinatuek Donostia hartu zuten eguneko bosgarren urteurrena ospatzeko goizeko hamaiketan egin zen mezan (Falangearen aldeko prentsak ekintza honela definitu zuen: "... horda gorri-separatisten mendetik askatzea…”). Ekitaldira bertaratu ziren Gipuzkoako Aldundia, Donostiako Udalbatza, Gobernadore zibila, Aireko Indarren ministroa eta VI. Erregio Militarreko kapitain nagusia. Donostiako Orfeioak Lorenzo Perosiren bigarren pontifikala eta Feficeren Salbea abestu zituen, hiriko patroia zen Koruko Ama Birjinaren ohorez. Francok Ama Birjinari ganbaratxoa bisitatu zuen, Moscardó koronel famatuarekin batera, besteak beste (garai hartan Franco jeneralaren Etxe Militarreko burua, eta gero jeneral kargura igo zena).

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen.© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Espainiako etorbidea (1938ko uztaila)

1939ko uztailaren 10ean, Franco Donostiara iritsi zen. Diktaduraren lehenengo urteetan, ohikoa izan zen garaipen-arkuak eraikitzea jeneralaren omenez. Kasu honetan, argazkian garaipen-arku bat ikus daiteke, orduko Espainiako etorbidean eraikitakoa, Hernani kaleko bidegurutzetik gertu. Jeneralaren autoa ikus dezakegu arkuaren igarotzen, guardia mairuak zaldiz eskolta emanda. Arkuan Francoren izena hainbatetan errepikatuta agertzen da, eta falange garaiko ezkutuak eta Erregimeneko beste sinboloak ere baditu. Gainera, "Arriba España" lema ere idatzita zeraman (argazkian ikusten ez den arren), eta hagetan hainbat bandera jarrita zituen. Bitartean, goarnizioaren tropek karrera zaintzen dute armak erakutsiz jenerala pasa ahala. Garaipen-arku horretatik igaro zen Ciano kondea Italia faxistako kanpo gaietako ministroa baita ere. Kondeak Francori bisita egin baitzion Donostian zegoenean, eta baliteke hori izatea zen garaipen-arkua horren handia izatearen arrazoia.

 

 

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

"El Chofre" plaza 1950

Franco jeneralaak korrida guztietara joan behar zuen. Argazki honetan, abonamendu denboraldiko lehen zezenketan parte hartu zuten toreatzaileekin hizketan ikus daiteke, Chofre zezen-plazan, 1950eko abuztuaren 13an. Zezenketa hartan toreatu zuten Luís Miguel Dominguín (txistua jo zioten / desadostasunak), Pepe Dominguín (txaloak / plazari buelta eman zion) eta José Martorell (plazari buelta eman zion bi zezenetan) toreatzaileek. Zezenak esperotakoa bete zuten, baina ez zitzaien toreatzaileei saririk eman, baina erorketaren bat bai ordea, eta bereziki arriskutsua Martorellen kasuan. Jeneralak toreatzaileak palkora deitu zituen, eta argazkiak une hori jasotzen du.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Donostiako udaletxea (1947)

Abuztuaren 30ean, Franco jeneralak hainbat establezimendu militar bisitatu zituen, armadako ministroak lagunduta. Gero, Donostiako udaletxeak eskainitako gala festara joan ziren, Rafael Latailladeren zuzendaritzapean ospatutakoa. Argazkian, Franco udaletxeko areto batean ikus dezakegu, Fidel Dávila teniente jenerala Armadako ministroa agurtuz (bizkarra emanda). Afarira bertaratu ziren Carmen Polo Francoren emaztea, Donostiako hainbat politikari eta talde diplomatikoko ordezkaria.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak