Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO Foto Car. Ricardo Martín

"Sociedad Monte Igueldo" elkarteak Igeldoko (edo Igueldo) jolas-parkea eraiki zuen, 1912. urtean, eta baita igotzeko funikularra, aisialdirako kasinoa eta hainbat atrakzio ere. Urte batzuk beranduago, 1929. urtean, atrakzio berriak ekarri zituzten, Sevillan Hego Amerikari buruz egindako erakusketatik: errusiar mendia, labirintoa, txalupak edo ibai misteriotsua.

Argazkian aisialdirako kasinoa ikus dezakegu: angelua osatzen zuten bi hegal zituen (argazkian hegaletako bat ikus daiteke), eta, atxikitako beste eraikin batean, ekitaldi aretoa zegoen. Hegalek bi solairu zituzten, bakoitza terraza banarekin. 40. eta 60. hamarkaden artean, dantzaldiak eta zine-ekitaldiak egin zituzten bertan.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO Foto Car. Ricardo Martín

Argazkian, atzealdean, Igeldoko itsasargi zaharra ikus daiteke. Donostiako Kontsulatuak eraiki zuen XVIII. mendean. XIX. mendean, gaur egun dagoen itsasargia jarri zuten haren ordez. Erabiltzeari utzi zitzaion, eta, mendiaren goiko aldean zegoenez, gerrate karlistetan eraikitako gotorleku militarrekin bateratu zen azkenean. 1912. urtean jolas-parkea eraiki zenean, azkeneko gerra karlistaren (1872-76) gotorlekua suntsitu zuten, eta, bertan zegoen plataformaren gainean, patinatzeko pista eraiki zen, argazkian ikus daitekeen moduan. Gero, hasierako kasinoa lurrera bota eta gaur egungo hotela eraiki zuten, eta patinatzeko pistan hoteleko igerilekua eta solariuma egin zituzten.

Argazkian, itsasargiaren jatorrizko zatia ikus daiteke. Izan ere, parkeari erantsi zitzaionean handitu egin zuten, dorre gotortu baten itxura emateko. Lehenengo urteetan, eraikinari probetxua aterata, dorreari buelta ematen zion txirrista handia jarri zuten, baina urte gutxi iraun zituen. Argazkia hartu zenean, jada desmuntatuta zegoen.

 
 | Pulse aquí para ampliar la imagen

Dena dela, Igeldoko erakargarritasun handienetako bat bistak dira, ezbairik gabe. Ziurrenik, argazki hau kasinoko terrazatik egin zuten, eta badia gaineko begiratokietako bat ikus daiteke Azpimarratzekoa da zuhaitz enborrak imitatzen dituen hormigoizko baranda bitxia. Gizonezkoek daramaten canotierra ikusita, XX. mendeko hogeigarren hamarkadan gaudela esan dezakegu.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak