Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

GureGipuzkoa.net | Pulse para agrandar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

 

 
GureGipuzkoa.net | pulse para agrandar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Itsasontziak hondoa jota Kontxako hondartzan

1924ko urtarrilaren 9ko egunsentian, ekaitz izugarria egin zuen Kantauriar Itsasoan. Kontxako badian Mamelena 2 eta Mamelena 3 arrantza-ontziak zeuden ainguratuta, portura sartu ezinik, eta baita Luarcatik etorritako hiru mastako belaontzia ere, Ricardo izenekoa. Egoera okertuz zihoala ikusita, itsas autoritateek tripulazioei ontzia uzteko agindu zieten, eta belaontziko kapitaina eta arrantza-ontzietako makinariak eta suginak bakarrik geratu ziren ontzien barruan.

Belaontziko kapitaina etsi-etsian zegoen, eta, horregatik, Mamelena 3 laguntzera urreratu zitzaion. Hala ere, arratsaldeko zazpiak aldera, itsasotik zetorren haize kolpe batek ontzia kostara bultzatu zuen eta hondoa jota geratu zen, Loretopea inguruetan, Miramar jauregitik oso gertu (argazkiaren ezkerraldean ikusten den teilatua). Ontziko tripulatzaileetako bat uretara bota zuen bere burua, eta erreskatatu behar izan zuten. Gainontzeko tripulazioak lurrera jaitsi ahal izan zuen, hondartzaren eta ontziaren artean jarritako kable bati esker.

Ontzia Kontxako hondartzan egon zen hilabetez, eta ur gainean jarri zuten berriz ere otsailaren 6an, portura eraman zuten bi atoiontzirekin.

Mamelena ontziak 12 arrantza-ontziz osatutako seria ziren, lurrun propultsio bidez funtzionatzen zuten eta krosko metalikoa zeukaten. Ignacio Mercader negozio gizon garrantzitsuak eraiki zituen. Zenbaitek arrantza-ontziei lurrun propultsioa aplikatu zien lehena izan zela dela uste dute, baina egiaztatu izan da aurretik beste batzuek ere sistema berbera erabili zutela, nahiz eta ziurrenik Iberiar Penintsulan aitzindari izan.
Mamelena izen xelebrea "Mamá Elena" esapidetik dator, bere emaztearekin erabiltzen zuen goitizen maitekorra. Lehenengo Mamelena ontzia (1. zenbakia) 1879. urtean eraiki zen, 2. zenbakia 1888. urtean eta 3. zenbakia, berriz, 1882an. Ontziolatik irten bezain laster, Edinburgoko Arrantza azokan aurkeztu zuten, eta urrezko domina lortu zuen.

Mamelena 2 ontzia arrantzara bueltatu zen, eta Mamelena 3 ontziaren hondakinak Kontxako badiaren kanpoaldean hondoratuta daude, Igeldo mendiaren aurrean. Ricardo belaontziak kalte handiak jasan zituen egurrezko kroskoan, eta ezinezkoa izan zen ur gainean jartzea, kargamentua atera zioten arren.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

"Presidente Sarmiento" fragata


Presidente Sarmiento Argentinako Itsas Armadaren eskola-ontzi ederra badian ainguratuta izan genuen baita ere, oraingo honetan zailtasunik ez zen egon ordea. 1898. urtean jarri zen martxan, eta gaur egun babestutako monumentua da. 1964. urtean, ur gaineko museo bihurtu zuten, eta Buenos Aireseko portuan amarratuta dago. Belak eta lurrunezko motorra konbinatzen dituen ontzi mistoa da. Jatorrian, armaz hornituta zegoen: tiro azkarreko 4 Armstrong kanoi, 120 mm-ko diametroarekin; tiro azkarreko 6 kanoi, 57 mm-ko diametroarekin; tiro azkarreko 2 kanoi, 76 mm-ko diametroarekin; 2 Maxim-Nordenfeldt metrailadore, 7,62 mm-ko diametroarekin; 2 Maxim-Nordenfeldt kanoi, 37 mm-ko diametroarekin; eta 3 torpedo jaurtigailu.

Hauek dira ontziaren ezaugarri nagusiak: Luzera: 85,5 m Zabalera: 13,32 m. Andela beteta egin dezakeen distantzia: 2.733 tn. Kroskoaren lineak clipper amerikarren ildoa jarraitzen zuen. Aparailua: hiru mastako fragata. Makinak: sistema bertikaleko lurrun-makina, 1.800 HP. Tripulazioa: 31 ofizial, 40 kadete eta 275 tripulatzaile.

 

 
GureGipuzkoa.net | pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. VICENTE MARTIN

Azor ontzia (1947)

"Azor" Franco jeneralaren aisialdiko ontzia izan zen. Badian ainguratuta zegoen, diktadoreak Donostian igarotzen zituen udako egunetan, eta hiriaren udako paisaiaren parte zuen. Egia esan, Azor izeneko bi ontzi zeuden. Argazkikoa lehenengoa zen, bietan txikiena (jeneralak “Azorin” deitzen zion maitekiro). Ontzia ez omen zen itsasorako egokia, gehiegi mugitzen zela esan ohi zuen jendeak, eta, horregatik, Carmen andreak ere ez ziola estimu handiegirik. Kielen (Alemanian) eraiki zuten 1925. urtean, ingeles batentzat eta Dorothee deitu zuen. 1935. urtean, Cubaseko markesak erosi zuen, eta Loly II izena eman zion. 1936. urtean, matxinatutako tropak sartu aurretik, Gipuzkoa ebakuatzeko erabili zuten ontzietako bat izan zen. Bilbora eraman zuten eta hiria Baionarekin itsasoz lotzen zuen. Severiano Asarta izena jarri zioten, eta Euskadiko Itsas Armada Osagarriaren parte bilakatu zen. Gerra amaitzean, armadoreari bueltatu zioten (1939), eta hark Espainiako Itsas Armadari saldu zion. Horrela, Francoren yate bihurtu zen, eta hark, lehen esan bezala, Azor izena eman zion. Amaitzeko, Itsas Armadak kostazain lanetarako erabili zuen, 1982. urtean zerbitzutik kendu zuten arte. Holandar batzuek erosi zuten, eta badirudi oraindik ere erabiltzen dutela. Egurrezko kroskoa du, 31 metroko luzera eta 5,6 metroko zabalera.

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Bigarren "Azor" ontzia (1965)

Bigarren Azor ontziak edukiera handiagoa zuen, 1948. urtean uretaratu zuten eta 1960. urtean berreraiki. Franco hil zenean patruilatzeari utzi zion, eta Armadak zerbitzutik kendu zuen 1990. urtean. Ostalaritzako industria gizon batek erosi zuen enkarte publikoan, bere negoziorako publizitate erreklamo gisa. Hala ere, kontua ez zitzaion atera nahi zuen moduan, eta, gaur egun, egoera tamalgarrian dago motel baten aparkalekuan, Cogollosen (Burgos). 46 metroko luzera eta 8 metroko zabalera ditu.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak