Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen

"Gran Casino de San Sebastián"(Donostiako Kasinoa)

Udaletxeak 1881. urtean “Maniobretarako Zelaia” -gaur egungo Alderdi Eder lorategiak- lekuz aldatu zuen, Gipuzkoa Plazan Ogasuneko eta Gobernu Zibileko eraikinak egiteko. Donostiako Kasino Elkarteari lursail pribilegiatu hartan 7.000 m2-ko laga zitzaion, hirurogeita hamar urtez. Elkarteak kasinoa eraikitzeko konpromisoa hartzen zuen, eta, behin epea amaituta, Udalari itzuli behar zizkion kasinoa eta lursaila.

Eraikinaren diseinurako proiektu lehiaketa deitu zen, eta Adolfo Morales eta Luis Aladrén arkitektoak izan ziren irabazle. 1882. urtean hasi ziren eraikitzen, eta 1887ko udan inauguratu zen. Jardunean egondako denboran, Elkartearen irabazien parte bat obra publikoak egiteko erabili zen, hala nola, Kontxako Pasealekua (1911) edo Pasealeku Berria (1916).

1923. urtean, jokoa debekatu egin zuten, eta eraikinak bizitza galdu zuen, eta Marokoko gerrako zaurituentzako ospitale bilakatu zen, 1930. urtean itxi zen arte. 1947. urtean, berritzeko obrak egin zituzten, eta Udaletxe berria bilakatu zen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

"Kursaal Marítimo de San Sebastián" Donostiako Itsas Kursaala (1920)

Donostiako Itsas Kursaal Handiaren Higiezinen Sozietateak sustatu zuen Kursaaleko lehenengo eraikina. August Bluysenek proiektatu zuen eta Lucas Aldayk zuen.

1921. urtean, eraikin galanta inauguratu zuten, eta bertan zeuden kasinoa, jatetxea eta beste hainbat areto, baita 859 ikuslerentzako antzokia ere. Kasinoak 1924ko dekretuaren eraginak jasan zituen, lege horrek zorizko jokoak debekatzen baitzituen, eta pixkanaka zine-areto bilakatu zen, 1972. urtean itxi eta eraitsi arte.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

 jira-nautikoa Loiolara(1918)

1918ko irailaren 10ean, urteetako etenaldia eta gero, itsas-jira ospatu zen Gernikako Arbolaren pasealekuaren eta Loiola auzoaren artean. Ontziak faroltxoz eta banderaz apainduta zeuden, eta ontziak parte-hartzaile animatuz betetzen hasi ziren. Donostiako suhiltzaileen turutariak eman zuen irteera. Lehenengo gabarran Udaleko Musika Banda zihoan, eta, atzetik beste bost gabarra, autoritateekin eta gonbidatu bereziekin. Horien ostean, Donostiako Orfeoiaren gabarra eta 54 ontzi partikular zihoazen, eta, segizio amaieran, beste bi gabarra, Iru-Txulo eta La Armonía musika bandekin.

Ibilbidean zehar, suziriak bota zituzten, eta pertsona ugarik jarraitu zien lurretik. Ontzien artean, serpentina eta konfeti guda egin zen, ohitura zen legez. Segizioa Loiola auzora iritsi zenean, nasapuntakoak egin zituzten. Loiolako eskoletan, ontzietarako kaia prestatu zen, eta gonbidatuei luncha eman zitzaien, hiru musika bandek eta Donostiako Orfeoiak girotuta. Buelta gauez egin zuten. Txalupek koloretako faroltxoak piztu zituzten, eta, ibaiertzak, ibiltarien bengalekin argitu ziren.

Gaueko bederatzietarako, Gernikako Arbolaren pasealekuan zeuden denak berriz. Suhiltzaileak ibilbidean zehar zabaldu ziren, arazorik gerta ez zedin. Gaur egun, ez da festa bitxi hori ospatzen.

(Jira hitzak –“j” hizkiaz idatzita- zarata eta jai-giro handiko otordua edo askaria esanahi du, eta gaur egun gutxi erabiltzen den terminoa da).

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Zaldi lasterketak Zubietako Hipodromoan (1915)


Lehen Mundu Gerran zehar, Europako hipodromoak itxi zituzten, eta, horri esker, Zubietako hipodromoa eraikitzea posible izan zen (1916an). Bertara jo zuten Europako hainbat zalditeria gerrak iraun artean. Gerra amaitu ostean, hipodromoak jarduera bizia zuen, nazioarteko partaidetzarik ez bazuen ere. Aitzitik, Martín Domínguez hipodromoaren jabeak Udalari saldu behar izan zion 1925. urtean.

Espainiako Gerra Zibilean hipodromoa abiaziorako eremu bilakatu zen. 1940. urtean, zaldi lasterketak hasi ziren berriro ere, eta Donostiako Hipodromo Sozietatea sortu zen, hipodromoa kudeatzeko. Ospatutako proben artean, nabarmenak dira 1966. urtetik aurrera Aste Nagusian egiten den Donostiako Urrezko Kopa eta Kutxa Saria, besteak beste. Belarrezko eta hondarrezko pistak ditu, zalditegiak, harmailak eta apustuetarako azpiegiturak, baita kasino bat ere, eta garai batean gizarte maila altu donostiarrak eta udatiarrak biltzen zituen. Urte haietan, tribuna publikoarentzako harmaila (lehenengo planoan) eta errege harmaila (atzean) zituen. Jantziak klasikoak dira, garaikoak: emakumeak pamelarekin, eta gizonak, berriz, canotierrarekin.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí  para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Auto lasterketak Lasarteko zirkuituan (1934)

Lasarteko auto zirkuitua Andoain, Hernani, Urnieta eta Donostiatik igarotzen zen (azken udalerri horretan, soilik 14 eta 15 kilometroen artean, Errekalden). Izan ere, gaur egungo Lasarte-Oria ez zen existitzen oraindik ere. Jakina, Donostian eragin handia zuen. Izan ere hirian Automobilen Astea ospatzen zen, eta bertan zegoen erakunde antolatzailearen egoitza: Euskal Herriko Errege Automobil Kluba (Errepublikak iraun bitartean Errege hitza kendu zioten).

Ez zen zirkuitu iraunkorra, errepideak aprobetxatzen zituen, hala nola, N-I errepidea (Donostia-Tolosa arteko tranbia barne, argazkian ikus daitekeen moduan). Ibilbidea hainbatetan aldatu zenez, zirkuituak luzera ezberdinak izan zituen (17,3 eta 17,8 Km artean). Tribuna nagusia Lasarte eta Oria herriguneen artean zegoen, hipodromoaren ekialdeko kurbaren parean (Oria ibaiaren aurkako ibarrean). Motozikleta lasterketak ere egin zituzten bertan. 1923. urtean egin ziren lehenengo lasterketa entzutetsuak, eta 1936. urtean bertan behera utzi ziren, Gerra Zibila hasi zenean.

Denboraldi askotan, lasterketa garrantzitsuak egin zituzten, hala nola, Europako, Espainiako eta Donostiako Sariak.. Argazkian, Espainiako Sariaren irteera ikus daiteke, 1934ko irailaren 23an ospatu zena.

Lasterketaren irabazlea Luigi Fagioli izan zen, Mercedes-Benz autoa batekin(18. zenbakia, laugarren errenkadan). Bigarrena Rudolf Caracciolaren 2. Mercedes Benz autoa izan zen (argazkiaren eskuinean). Lasterketan, beste auto marka garrantzitsu hauek parte hartu zuten: Bugatti (4, 12, 14 eta 28 zenbakiak), Alfa-Romeo (8, 16),
Maserati (1020, 24 y 26) eta Auto-Unión (6 eta 22). Ibilbidean zirkuituari 30 bira eman zitzaizkion, hau da, 519,5 Km guztira. Irabazleak zirkuituaren abiadura errekorra lortu zuen, 156 Km/ordukoa.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Amarako feriak (1916)


“Dirudunak” kasinoetara edo zaldi lasterketetara joaten ziren bitartean, “herritar xumeek” nahiago zuten ferietara bertaratzea (edo agian ez zuten beste erremediorik) Azokek ia bi aste irauten zituzten, eta urbanizatu gabe zeuden tokietan jartzen ziren, hiritik gertu. Kasu honetan (1916), Mendeurrenaren enparantzatik gertu dago, baina hiria handitzen joan zen heinean, eraikuntza berriek gero eta gehiago urrundu zituzten . 60. hamarkada inguruan, “Burdinazko Zubira" iritsi ziren, eta kokaleku zehatzik gabe zenbait urte eman ondoren, Pasealeku Berrian ezarri ziren.
 

Argazkian, tradiziozko "zaldiko-maldikoa” ikus daiteke ezkerrean, kulunkak atzean, eta horien ezkerretara, “olatu” karrusela. Bigarren karruselaren atzean, noria txiki bat ikus daiteke, eta, eskuinean, lokal baten sarrerako kartela irakur daiteke, "Pabellón Moderno - Cine y Varietés". Horren eskuinetara, antzeko beste kartel bat dago (argazkian ikusten ez den arren): "Cine Sanchis".

Bitxia bada ere, Serapio Múgicak Geografía de Guipúzcoa liburua irudiztatzeko erabili zuen argazki hau. Bitxikeria hori aprobetxatuz, harira dator egileak feria horri buruz 701. orrialdean esaten zuena:
 

“Iraileko bigarren hamabostaldian Gernikako Arbolaren pasealekuan egiten diren feriak aisialdi eremu dira donostiarrentzat, udatiarrentzat eta, batik bat jaiegunetan, alboko herrietatik gerturatzen diren biztanleentzat. Feria horietan hainbat atrakzio daude: dibertimendu herrikoiak, zaldiko-maldikoak, kulunkak, zinematografoak, nanoen barrakak eta suge-hezitzaileak, txurro-dendak, jostailuak eta musika. Ilunabarra sartzen denean, oso giro alaia dute.

Feria horiek 1902. urtean hasi ziren, Merkataritza Elkarteak antolatuta hasiera batean, 1913. urtetik aurrera udaletxeak antolatzen baititu. Askotan saiatu dira feria horiek kentzen edo aldatzen, alegatuz ikuskizuna -modu horretan egina- ez dela Donostiaren betekoa.”

Desde hace algunos años, las ferias que en el paseo del Árbol de Guernica se celebran durante la segunda quincena del mes de Septiembre, son también elemento de recreo para los habitantes de San Sebastián, para los veraneantes y para el mucho público que, sobre todo los días festivos, va de /701/ los pueblos vecinos. Hay en esas ferias diversiones de carácter popular, tíovivos, columpios, cinematógrafos, barracas de enanos y domadores de serpientes, churrerías, juguetes y músicas. Desde el anochecer presentan muy animado aspecto.

Estas ferias venían celebrándose desde el año 1902 organizadas por el Círculo Mercantil, y desde 1913 las organiza el Ayuntamiento. Varias veces se ha tratado de suprimirlas o reformarlas, alegando que el espectáculo, tal como se desarrolla, es poco digno de la ciudad donostiarra.


 

 

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak