Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

Bañistas en la Playa de la Concha


GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Ez zegoela hego haizerik imajina dezakegu, horrela balitz ezingo lukete hondar gainean zutik egon ere… ez dituzte oinetakoak ere kendu, zapata barruan hondarra edukitzea den ezatseginarekin… Atzean… hotelak daude, itsasora begira… egun ez du batek ere jatorrizko formatua mantentzen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Egia esan, hondartzan bainua hartzea zaila izango litzateke, lehenengo planoan dauden andreek adina janzki kendu behar izango bagenitu. Pentsatzekoa da gizonak ere txaketa, gorbata eta kapela jantzita daudela hondarretan. Atzean, gizon bat ikus dezakegu, canotierra jantzita, eta baita inude bat ere, uniformea jantzita eta haurra zaintzen…
Jakina, hondartzak zeharo aldatu dira. Kostetako Legeak kabinak eta eguzki-oihalak egotea debekatzen ditu. Donostian mantendu dituzte, udalerritarren egoskorkeriagatik; baina Legeak dio ezin dela harearen erdia baino gehiago hartu itsasgora bizietan. Kontxako Hondartza ezagutzen dutenek oso ondo dakite itsasgora bizietan hondar gutxi geratzen dela (eta gune bakan batzuetan bakarrik, gainera), eta ezingo litzateke eguzki-oihal bat bera ere jarri ahal izango. Halaber, ez dirudi egokia hondartzako eremua (hondarra) nolabait pribatu bihurtzea Udalari zenbateko bat ordainduz, eta, beraz, eguzki-oihalaren jabea alokatutako tokira iristen denean, bertan dagoena lasai asko bota ahal izatea (lekua hartu duela goiz jaiki delako).
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Bitxia da baita ere bainujantzia janzten ausartzen ziren bainulari horiek bainu-batak erabiltzea, eta "igaroan" doan gizonak ere bainujantzi xelebrea jantzita daraman arren. Argazkiaren atzean dauden gurpildun kabinen ordez, banakako kabina finkoak jarri zituzten Kontxako irteeran. 70. hamarkadan kabina kolektiboak jarri zituzten, baina pixkanaka-pixkanaka erabiltzeari utzi zieten.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Argazki honetan, bainulari ausart hauen bainujantzia ikus dezakegu, distantzia batera gizon lotsagabe bat begira dutela.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen.© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Zarzuela abeslariak hondartzan (1917)


Kontxako hondartzan hondoratuz doazen estratuetan paratuta dauden bi bainulariak Zarzuela sopranoak dira: Lledó eta Pinillos. Azken hori XX. mendeko 20. eta 30. urteen artean famatu izandako Laura Pinillos vedettea izan daiteke, eta, hipotesia egia balitz, argazkian 17 urte izango zituzkeen.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Bainulariak Kontxako Hondartzan

 

Playa de la concha en San Sebastian haci 1908

George  Eastman House Collection / En dominio público

Hondartza 1908. urte inguruan.

Argazki interesgarria da, eta, bertan, ondo ikus daiteke hondartzetako etxolen egitura: lau gurpil dituen egurrezko plataforma angeluzuzena, eta, horren gainean, etxolatxo bat. Sarrera ate bana zituen alde estuetan, eta bertatik leihoz hornitutako aldagela batera sartzen zen. Orokorrean, marrekin margotuta zeuden, eta jabearen arabera aldatzen ziren. Argazkian ikus daitekeen moduan, aldagelak idi pare batekin mugitzen ziren (pasealekura igo zitezkeen baita ere, ekaitza zegoenean). Atzean, Esperanza etxea (eraitsita) eta Adelaida etxea (gaur egun Almudena) ikus daitezke. Hondartzan, berriz, errege aldagela ikus dezakegu, gaur egun daudenen aitzindaria. Egurrezkoa zen, eta itsasora eraman zitekeen errailen bitartez.
 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak