Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 VISTA DE SAN SEBASTIAN.
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Leyenda de la fotografia: puerto de Donostia San Sebastian

Donostiako portua

Nahiz eta pertsona askok pentsatu Donostiako portua “beti horrelakoa izan dela", urteetan asko aldatu da. Esaterako, argazkian ikus daiteke XX. mendeko hasierako portua agertzen zaigu, eta, horrekin alderatuta, besteak beste, ikusten dugu arrantzaleen nasa uhate baten bidez ixteko bi ostikoak (1) falta direla, itsasgoraren ur-maila mantentzeko, mareak behera egiten bazuen ere. Mekanismo hark oso denbora gutxi iraun zuen, eta, gainera, arrantza-ontziaren nasa egun aisialdiko ontziarenarekin banatzen duen morrua (10) moztu egin zuten 1990 aldera. Morruaren eskuinaldean "Jarana auzoko" etxeak ikus daitezke (8), eta beren txapitulak badituzte oraindik ere, geroago oso itxurosoak ez diren jasodurengatik ordeztuko zirenak.

Ur-maila mantentzeko beste antzeko sistema bat partzialki ikus daiteke aisialdirako ditxoan (2). Sistemak bi uhate zituen eta horien gainetik igarotzeko pasabide bat, kai batetik bestera pasatzeko bide luzea egin behar ez izateko. Maldan dagoen Kaimingantxo kai txikiak(9) arrantzarako kaia erditik mozten zuen. Orain laburragoa da, eta bi zutabeen gainean zegoen hormigoizko plaka urpean geratu da. Gaur egun, "el portaviones" izenez ezaguna den arrantzaleen lonja dago bertan.

Atzean, oraindik ere mendebaldeko harresiak (4) ikus daitezke, luzituta eta zuriz margotuta. Teilatuez estalitako atariak ditu(5), eta hari atxikita egurrezko harraska (6), XX. mende erdian inguruan hormigoiakoz egitura eraiki zen arte iraun zuen.

Harresiaren gainean, Lasala Plazaren eraikina oraindik amaitzeke dagoela ikus daiteke (3), Gobernu Militarraren (Goikoa jauregia, gaur egun) eta Mercader lonjaren artean (orain etxebizitzak daude). Eskuinean, portuko kanpo morruaren zati txiki bat ikus daiteke(11). XIX. mende erdian eraiki zuten, eta, horregatik, Mollaberria izenez ezagutzen zaio.

Halaber, lurrunezko garabiak ikusi daitezke (7). Bata XX. mendearen 60. hamarkadara arte erabili zuten.

 

 "S. Sebastian. Puerto de S. Sebastian"
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio

Donostiako portua (1916)

Aurreko argazkia hartu zen lekura begira dago irudi hau. Lehenengo planoan, Kaimigantxo dago, hainbat ontzi dituela. Eskuinean, Escalleta (edo mailakatutako kaia, beranduago desagertu zena). Portuan ontzi txikia ugari ikus ditzakegu, eta beste handiago batzuk, tximiniaz hornituta. Azken horietatik ondoriozta dezakegu nabigatzeko lurruna erabiltzen zutela. Eskuinean, La Jarana auzoa dago.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak